Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2017ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
512

EBAZPENA, 2016ko irailaren 30ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, linea elektriko bat onura publikokoa dela deklaratzeko dena. Helburua da zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzea, honako inguru honetan: Bedia-Arratiako 2. zirkuituetan, 13,2 kV-ko linea elektrikoan, Bediako eta Galdakaoko udal-mugartean.

ERREF.: L-8297 GHC/TLE

ESP.: 48-AT-H-2016-09

AURREKARIAK

1.– 2016ko maiatzaren 1ean, Iberdrola Distribución Electrica SAU enpresak (San Adrian etorbidea 48, Bilbao) eskatu zuen gorago zehaztutako linea onura publikoko deklaratzea, linea horren zortasuna handitzearen eraginpeko ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko; izan ere, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaldu nahi du. Halaber, enpresak dokumentazio egokia aurkeztu zuen Energia eta Meategietako zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betearazteko xedez, haren bidez xedatzen baitira zuhaiztietatik igarotzen diren tentsio handiko lineetarako berariazko betekizunak.

2.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresaren eskaera hori jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2016ko martxoaren 29ko BAOn, 2016ko apirilaren 12ko EHAAn eta 2016ko apirilaren 8ko El Correo egunkarian. Iragarkiarekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.

3.– 2016ko maiatzaren 17an, ofizioa bidali zitzaion Bediako eta Galdakaoko udalei, aipatutako jarduketaren iragarkia udaletxeko iragarki-oholean jar zezaten; halaber, eskatu zitzaien txostena egiteko, instalazioa onura publikoko deklaratzea egokia zen ala ez azaltzeko. Izan ere, berriro egin zitzaien eskaria 2016ko maiatzaren 5ean.

4.– Jendaurrean jartzeko martxoaren 23tik apirilaren 21era arteko epean –Galdakaoko Udalak ziurtagiri baten bidez egiaztatuta–, eta apirilaren 22a arte Bediako Udalak ziurtagiri baten bidez egiaztatuta– ez da partikularren alegaziorik edo kexarik sartu, Galdakaoko Udalak 2016ko apirilaren 26ko idatzian adierazi duenaren arabera eta Bediako Udalak 2016ko apirilaren 28ko idatzian adierazi duenaren arabera.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Espedientean xedapen hauetan ezarritako arauzko izapideak bete dira: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; energia elektrikoko instalazioen garraiorako, banaketarako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko apirilaren 16ko Legea; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua; eta goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko betekizunak xedatzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena.

Bestalde, ikusi da Bizkaiko Ordezkaritzaren 2016ko irailaren 26ko txostena.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat (2013-04-24ko EHAA), Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak honako hau,

EBAZTEN DU:

Berariaz deklaratzea onura publikokoa dela Bedia-Arratia 2. zirkuituetako 13,2 kV-ko linea elektrikoaren inguruko eremua, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko, honako zati hauetan:

(Ikus .PDF)

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazio honek berekin dakar eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta haien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 4/1999 Legean xedatutakoa betetzeko. Lege horren bidez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 30a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala