19. zk., 2017ko urtarrilaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (192 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
507
35/2017 DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazioarako zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29 artikuluetan ezarritakoaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2017ko urtarrilaren 24an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Josune Zabala Alberdi andrea Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazioarako zuzendari izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko urtarrilaren 24an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.