Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2017ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSASUN SAILA
505

AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 18koa, Osasuneko sailburuarena, Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan lurralde-ordezkariaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2016ko abenduaren 15eko Aginduak, sail honetako lanpostu huts bat izendapen bidez betetzeko dei publikoa egiten duenak, bere 3. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jon Joseba Etxeberria Cruz (NAN: 15951223X) izendatzea Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzako lurralde-ordezkari (kodea: 510166; 3. dotazioa).

Bigarrena.– Izendapen horrek 2017ko urtarrilaren 18tik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 18a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala