Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2017ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
502

31/2017 DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, Lurralde Plangintza eta Hirigintzaren zuzendaria izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29 artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2017ko urtarrilaren 24an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau,

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Ignacio de la Puerta Rueda jauna Lurralde Plangintza eta Hirigintzaren zuzendari izendatzea.

2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2017ko urtarrilaren 24an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


Azterketa dokumentala