19. zk., 2017ko urtarrilaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (200 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
501
AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 21ekoa, Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko behin-behineko langile bat izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Ander Añibarro Maestre jauna Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Kabineteko aholkulari izendatzea (5263 kodea eta 1 dotazioa; zuzendari maila).
Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkularitzako lanpostu baten berezkoak eta atxikita dagoen alorreko berariazkoak izango dira.
Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, goi-kargudunen lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 eta/edo 5.2 artikuluetan jasota dauden aurreikuspenen bat edo guztiak aplika diezazkion.
Laugarrena.– Izendapen honek 2017ko urtarrilaren 23tik aurrera izango ditu diru- eta administrazio-eraginak.
Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.
Bosgarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 21a.
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua,
BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.