Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

19. zk., 2017ko urtarrilaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
495

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 21ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez aldatu egiten baita honako ebazpen hau: 2016ko otsailaren 15ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko egiaztatze metrologikoko erakundeek erabili beharreko etiketa metrologikoen formatuak eta edukiak.

Ebazpena, 2016ko otsailaren 15ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez ezarri baitziren Euskal Autonomia Erkidegoko egiaztatze metrologikoko erakundeek erabili beharreko etiketa metrologikoen formatuak eta edukiak.

2016ko ekainaren 7an eman zen argitara 224/2016 Errege Dekretua, zeinarekin garatu egiten baita Metrologiari buruzko abenduaren 22ko 32/2014 Legea; eta lege horretako III. eranskinaren bidez, ezarri ziren –estatu mailan– etiketa metrologikoen formatuak eta erabilerak.

Ondorioz, komenigarria da 2016ko otsailaren 15eko Ebazpena egokitzea 244/2016 Errege Dekretuari.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza da ebazpen hau emateko eskumena duen organoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera (2013-04-24ko EHAA). Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

1.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko zigilu metrologikoen formatuak eta edukiak, zeintzuk egokituko baitira ebazpen honen eranskinetan zehaztutakoari.

Ebazpen honek, argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak. Hala ere, eragile metrologikoek egun dituzten zigiluak erabiltzen jarraitu ahal izango dute 2017-06-08 arte.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 21a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala