Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2017ko urtarrilaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
493

IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen eskubidearen amaiera jakinaraztekoa.

Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa - Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, jakinarazten da Uren Legearen 66.2 artikuluan ezarritakoarekin bat eginez –uztailaren 20ko 1/2001 Errege Dekretuaren bidez onartua–, Uraren Euskal Agentziak emakida eskubidea amaitzeko administrazio-prozedura hasi duela iragarki honetako I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten ur-aprobetxamenduetan. Uren Legearen aipatu 66.2 artikuluaren arabera, «Uren erabilera pribatiborako eskubidea, eskuratze titulua edozein izanda ere, iraungita aitor daiteke hiru urtez jarraian ustiatu ez izanagatik, betiere ekintza titularrari egotzi ahal zaionean».

Amaitzeko arrazoia: hiru urte baino gehiago egon da ustiatu gabe. Hasiera: ofizioz.

Iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, hogeita hamar eguneko epea irekiko da, eskubide hori amaitzeak ukituriko edozeinek, eskubidearen titularrak barne, bidezko iritzi duena adieraz dezan, idatziz, dagokion Udalaren aurrean, edo Uraren Euskal Agentziaren bulegoetariko batean.

Iragarki honek I. eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 9a.

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala