
18. zk., 2017ko urtarrilaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (218 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
491
EDIKTUA, administrazioaren ondare erantzukizunari buruzko 49/14 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa, emandako osasun-asistentziagatik hasitakoa.
Osakidetzako-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren zuzendari nagusiaren 714/2016 Ebazpenaren jakinarazpen pertsonala egitea ezinezkoa izan denez, ediktu hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.
Espedientea eta aipatutako erabakia helbide honetan kontsultatu ahal izango dira:
Osakidetza.
Aholkularitza Juridikoko Zuzendariordetza.
Araba kalea 45.
01006- Vitoria-Gasteiz.
Ediktu hau argitara ematen da eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin, eta jakinarazpenaren balioa izan dezan harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
49/2014 prozeduraren idazkaria
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 2a.
Aholkularitzako Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS