Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2017ko urtarrilaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
479

AGINDUA, 2016ko abenduaren 23koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira 143/1995 Dekretuan aurreikusi Batzordeko kideak (143/1995 Dekretua, otsailaren 7koa, Sorospenerako Etika Batzordeak sortu eta kreditatzeari buruzkoa).

Sorospenerako Etika Batzordeak sortu eta kreditatzeari buruzko otsailaren 7ko 143/1995 Dekretuaren 4.1 artikuluaren arabera (1995eko martxoaren 2ko EHAA, 43. zk.), Osasuneko sailburuordeari dagokio Sorospenerako Etika Batzordeak kreditatzea, Osasuneko sailburuak hartarako sortutako batzordeak proposatuta.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez (2012ko maiatzaren 29ko EHAA, 104. zk.) –2012ko uztailaren 4ko Aginduaren bidez aldatua (2012ko uztailaren 24ko EHAA, 144. zk.)– izendatu ziren batzorde horretako egungo kideak, aipatu dekretuan xedatua gauzatzeko.

Batzorde horretako kideak berritu behar direnez, Euskal Autonomia Erkidegoko Medikuen Elkargoak eta Erizainen Elkargoak egin beharreko proposamenak egin ondoren, eta legeek ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, honako hau

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kargutik kentzea otsailaren 7ko 143/1995 Dekretuan aurreikusi batzordeko kideak; Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez izendatu ziren kideok (2012ko maiatzaren 29ko EHAA, 104. zk.), zeina 2012ko uztailaren 4ko Aginduaren bidez aldatu baitzen (2012ko uztailaren 24ko EHAA, 144. zk.).

Bigarrena.– Pertsona hauek batzorde horretako kide izendatzea.

Mahaiburua: Jose Luis Quintas Diez jauna, Xabier Elexpe Uriarte jaunaren ordezko.

Kontseilukideak:

Fernando Toña Güenaga jauna, Gorka González de Zárate Ruíz jaunaren ordezko.

Jaime Muñiz Saitua jauna, M.ª Ángeles Baile Acosta andrearen ordezko.

Juan Larumbe Ochoa jauna, Carlos Benito Gómez jaunaren ordezko; biak ere Euskal Autonomia Erkidegoko Medikuen Elkargoaren ordezkaritzan.

Javier Rodriguez Rodero jauna, Pilar Lecuona Ancizar andrearen ordezko; biak ere Euskal Autonomia Erkidegoko Erizaintzako Elkargoen Taldearen ordezkaritzan.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 23a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala