
18. zk., 2017ko urtarrilaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (220 KB - 2 orri.)
- EPUB (226 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
478
EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 10ekoa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baitira emandako diru-laguntzak, herritar orok izan dezan haien berri. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2016ko maiatzaren 10eko Aginduaren bidez oinarri arautzaileak ezartzen dira eta 2016rako deialdia egin da, natura-ondarea aktiboki kontserbatzeko jarduerak finantzatzeko laguntzetarako; EAEko lurralde-eremuko lur-zaintzako akordioetan jasota egon behar dute jarduerok.
Aipatutako diru-laguntzen deialdi-agindua ikusi da, eta, agindu horrek xedatzen duenez, nahitaezkoa da emandako diru-laguntzen zerrenda jakinaraztea.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Zerrenda hori honako eranskin honetan zehazten da:
I. eranskina. Natura-ondarea aktiboki kontserbatzeko jarduerak egiten dituzten erakundeentzako diru-laguntzen zerrenda –lurralde-eremuko lur-zaintzako akordioetan jasota egon behar dute jarduerok–; (2016ko maiatzaren 10eko Agindua, 2016ko maiatzaren 30eko EHAA, 101. zk.).
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 10a.
Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,
AITOR ZULUETA TELLERIA.
RSS