Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2017ko urtarrilaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
475

AGINDUA, 2017ko urtarrilaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, Osasuneko Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Osasuneko sailburuaren 2016ko azaroaren 22ko Aginduak, sail honetako lanpostu huts bat izendapen askearen bidez betetzeko dei publikoa egiten duena, bere 4. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe utzi da goi-kargudunaren idazkari lanpostu hau: Osasun Saileko Osasun Sailburuordetzakoa (520010 zenbakiko kodea, 124. dotazioa).

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 10a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala