
18. zk., 2017ko urtarrilaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (194 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
474
50/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, M.ª Teresa Garmendia Tolosa andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko Zuzendari gerente, berak hala eskatuta, lanpostutik kentzeko.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 26ko 1543/2013 Ebazpenaren bidez (abenduaren 20ko EHAA, 242. zk.), M.ª Teresa Garmendia Tolosa andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek hauxe
EBATZI DU:
Lehenengoa.– M.ª Teresa Garmendia Tolosa andrea Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerente lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2017ko otsailaren 1etik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena.– Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratuari, Donostiako Erakunde Sanitario Integratuari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 13a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
RSS