
18. zk., 2017ko urtarrilaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
473
20/2017 EBAZPENA, urtarrilaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Daniel Salazar Irusta jauna, berak hala eskatuta, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzen duena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 6ko 1330/2015 Ebazpenaren bidez (uztailaren 24ko EHAA, 139. zk.), Daniel Salazar Irusta jauna Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, zuzendaritza nagusi honek hauxe
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Daniel Salazar Irusta jauna, berak hala eskatuta, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari kargutik kentzea, eta egindako zerbitzuak eskertzea.
Bigarrena.– Ebazpen hau 2017ko urtarrilaren 8tik aurrera sartuko da indarrean.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 5a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.
RSS