
18. zk., 2017ko urtarrilaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
472
1512/2016 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Miren Idoia Gurruchaga Arriola andrea Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko, kargutik kentzen duena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1022/2015 Ebazpenaren bidez (2015eko ekainaren 17ko EHAA, 112. zk.,), Miren Idoia Gurruchaga Arriola andrea Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, zuzendaritza nagusi honek hauxe
EBAZTEN DU
Lehenengoa.– Miren Idoia Gurruchaga Arriola andrea Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari mediko, kargutik kentzea eta egindako zerbitzuak eskertzea.
Bigarrena.– Ebazpen hau 2016ko abenduaren 19tik aurrera sartuko da indarrean.
Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Donostialdea Erakunde Sanitario Integratuko, eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena.- Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
RSS