Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2017ko urtarrilaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
471

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko agindu honena: «Agindua, 2016ko abenduaren 14koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuarena, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko behin-behineko langile bat kargutik kentzeko dena».

Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko behin-behineko langile bat kargutik kentzeko dena, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2016ko abenduaren 14ko Agindua, 2017ko urtarrilaren 13ko EHAAn (9. zenbakia) argitaratu zen. Agindu horren euskarazko testuan, aurreko paragrafoan adierazitako moduko hutsak aurkitu direnez, zuzendu egiten dira ondoren:

Aginduaren lehenengo Xedatzen dut-ean, euskarazko bertsioan, 2017/165 (1/1) orrialdean, honako hau dioen lekuan:

«Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Nekazaritzako eta Abeltzaintzako aholkulari kargutik kentzea Ana Esther Furundarena Olabarriaga andrea (kodea: 5262; dotazioa: 1), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.»

honako hau esan behar du:

«Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Nekazaritzako eta Arrantzako aholkulari kargutik kentzea Ana Esther Furundarena Olabarriaga andrea (kodea: 5262; dotazioa: 1), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.»


Azterketa dokumentala