Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

18. zk., 2017ko urtarrilaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
470

HUTSEN ZUZENKETA, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2016ko abenduaren 7ko Aginduarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean behin-behineko langile bat izendatzeko denarena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, argitaratzeko agindu duen organoak hala eskatuta, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako akatsak atzeman dira Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2016ko abenduaren 7ko Aginduan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean behin-behineko langile bat izendatzeko denenean; agindu hori, 2017ko urtarrilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 1 zenbak,ikoan, argitaratu zen. Beraz, zuzendu egiten dira hemen:

Xedapen-zatiko lehenengo atalean, 2017/5 (1/1) orrialdean,

hau dioen lekuan:

«Silvia Colmenero Salgado andrea aholkulari izendatzea Komunikazioetako arloan, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailean (kodea: 5223; 9. dotazioa; zuzendari-maila).»

Honako hau esan behar du:

«Silvia Colmenero Salgado andrea aholkulari izendatzea Komunikazioetako arloan, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean (kodea: 5223; 9. dotazioa; zuzendari-maila).»


Azterketa dokumentala