Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

14. zk., 2017ko urtarrilaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
358

IRAGARKIA, Administrazio eta Zerbitzu Orokorretarako sailburuordearena, Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa bateratuko eraikinetako instalazio-zerbitzuaren kontratua –lekualdatze eta muntaketetarako laguntza elektrikoen hornidura barne hartuta– lizitatzeko deialdia egiten duena (2017-2018).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Agiriak eta informazioa eskuratzea:

1) Bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako kontratazio-zerbitzua.

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa: 945 01 85 17.

5) Fax: 945 01 87 06.

6) Helbide elektronikoa: contratacion.rrgg@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko otsailaren 20a.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2017/005.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa bateratuko eraikinetako instalazio-zerbitzuaren kontratua, lekualdatze eta muntaketetarako laguntza elektrikoen hornidura barne hartuta.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia:

1. lotea: Vitoria-Gasteiz / 2. Lotea: Donostia / 3. lotea: Bilbao.

d) Gauzatzeko / entregatzeko tokia: oinarri teknikoen pleguetako II. eranskinean zehaztutako eraikinetan.

e) Gauzatzeko / entregatzeko epea: 2018ko abenduaren 31ra arte.

f) Luzapenaren onarpena: bai, bakarra, 2019. urterako.

g) Esparru-akordio baten ezarpena: ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (nomenklatura erreferentzia): 51110000-6.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 565.290,00 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 314.050,00 euro. Zenbatekoa, guztira: 380.000,00 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin-betikoa: lizitaziorako aurrekontuaren % 5 (BEZik gabe).

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa eta gaitasun tekniko eta profesionala: karatularen 29.2.2 atalean ezarritakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko otsailaren 22ko 13:00ak arte.

b) Aurkezpen-modua:

c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua), M eraikineko 3. solairua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 15 egun, proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak: eskaintza ekonomikoa: 85 puntu / larrialdietarako erantzun tartea laburtzeagatik: 10 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea 1 (Lakua). Gasteiz. Data: 2017ko martxoaren 1a, 12:00etan.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarri den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2017ko urtarrilaren 11.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 11.

Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala