Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SONDIKAKO UDALA
298

IRAGARKIA, Sondikako zaraten mapari hasierako onarpena emateari eta jendaurrean ezartzeari buruzkoa.

Alkatetzaren 526/2016 Dekretua.

Sondikako elizatean, 2016ko irailaren 20an.

Aztertu da Sondikako Udalak eskatuta bideratutako prozedura, Sondikako Zaraten Maparen ingurukoa, eta, udaleko arkitektoak emandako txostenarekin bat etorriz, hauxe xedatu dut:

Lehenengoa.– Sondikako Zaraten Mapa hasiera batean onartzea eta babes akustiko bereziko zonaldeak ezartzea. Hori guztia Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko 213/2012 Dekretua betez.

Bigarrena.– Sondikako Zaraten Mapa jendaurrean azaltzea, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian hilabetez argitaratuko den iragarpenaren bidez, Sondikako Udaleko Arlo Teknikoak azter dezan, 09:00etatik 14:00etara astelehenetik ostiralera. Hala balegokio, alegazioak aurkez daitezke.

Sondika, 2016ko urriaren 14a.

Alkatea,

XABIER ZUBIAUR AGIRRE.


Azterketa dokumentala