
12. zk., 2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (193 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
290
EDIKTUA, 966/2016 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: nire kargu dagoen epaitegi honetan gizartearentzako lanak betetzeko espedientea bideratzen ari da 966/2016 zenbakiarekin. Zigor hori Bilboko 5. zenbakiko Instrukzioko Epaitegiaren 24-15 betearazpen-aginduaren bidez ezarri zitzaion Lexuri Alcaide Camposi: Santurtzin sortua, 1995-08-01ean; NA: 45993274J; Andres eta Nagoreren alaba; azken helbidea: Cantalojas 6-3. ezk., Bilbao, baina, egun, ez dakigu non dagoen. Bada, espediente horretan autoa eman zen 2016-11-04an, eta honako hau diote xedapenek: deklaratzea Lexuri Alcaide Camposek ez duela bete Bilboko 5. zenbakiko Instrukzioko Epaitegiaren 24-15 betearazpen-aginduaren bidez ezarri zaion zigorra, hau da, zazpi egunez gizartearentzako lanak egitea.
Horren berri jakinarazi bekio zigorra ordeztea erabaki zuen epaitegiari, legezko ondorioetarako.
Jakinaraz bekio ebazpen hau epaia eman duen epaitegiari, dagozkion ondorioetarako.
Jakinaraz bekio ebazpen hau Fiskaltzari, Zigorrak Kudeatzeko Bilboko Euskal Zerbitzuari eta zigortuari, ebazpenaren kopia emanez, eta adieraz bekio haren aurka erreforma-errekurtsoa jarrai ahal izango duela epaitegi honetan, hiru eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik hasita.
Hala erabaki eta sinatzen du Begoña San Martin Larrinoak, Bilboko (Bilbao) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratuak; eta horren fede ematen dut.
Lexuri Alcaide Camposi jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) bi mila eta hamaseiko abenduaren bostean. Jakinarazten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.
MAGISTRATUA JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.
RSS