Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
286

EDIKTUA, 338/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 338/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.

Abokatua: Idoia Rosario Zabala Lauroba.

Prokuradorea: Maria Luisa Aranguren Letamendia.

Demandatua: Cristina Maria Marques Bebia.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-10-18an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

1.– Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, SAren ordezkaritzak aurkeztutako demanda funtsean baietsi egiten dut, eta auzi-jartzaileari ondokoak pagatzera kondenatzen dut María Marqués Bebia: 12.025,12 euro, tronkoarenak; legezko interesak, erreklamazio judizialetik ebazpen honen egunera artekoak; eta legezko interesa bi puntutan gehitua, ebazpen honen egunetik ordainketa bururatu artekoa.

2.– «Berandutza-interes nominal urtekoa, % 29koa», izeneko klausula gehiegikotzat jotzen da; beraz, baliogabe deklaratzen da, eta ez dela ezarri kontsideratuko da.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot berariaz prozesuan sortutako kostuak.

Cristina Maria Marques Bebia demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2016ko abenduaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala