Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
281

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 162/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 162/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Entrena e Hijos S.A.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Miguel Angel Sevilla Garcia.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-07-07an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Manuel Entrena Ruiz Ogarriok Entrena Hijos-en izenean eta hura ordezkatuz jarritako demanda, Miguel Angel Sevilla García jaunaren aurkakoa. Beraz, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 468,55 euro, PZLren 576. artikuluko interesak eta prozedurako kostuak.

Miguel Angel Sevilla Garcia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko abenduaren 21a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala