Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
280

EDIKTUA, 450/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 450/2015 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Hori Editorial Planeta, S.A.k eskatu du, Izaskun Izaguirre Bravoren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

148/2016 EPAIA

Epailea: Susana Diez Martinez de Lahidalga.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaseiko irailaren seia.

Alderdi demandatzailea: Editorial Planeta, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Maria Teresa Bajo Auz.

Alderdi demandatua: Izaskun Izaguirre Bravo.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: betebeharrak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Bajo Auz prokuradoreak, Editorial Planeta, S.A.ren izenean eta ordezkaritzan jarritako demanda, Izaskun Izagirre Bravoren aurkakoa. Beraz, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 2.897 euro, 576. artikuluko interesak eta prozedurako kostuak.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta adierazi horren aurka ezin dela apelazio-errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455.1 artikulua aldatzen duen Prozedurak arintzeko neurriei buruzko urriaren 10eko 37/2011 Legearen eta xedapen iragankor bakarraren arabera. Lege hori 2011ko urriaren 11n argitaratu zen BOEn, eta urte bereko azaroaren 1ean indarrean sartu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.- Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko irailaren seian.

Izaskun Izaguirre Bravo demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko urriaren hamaikan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala