Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

12. zk., 2017ko urtarrilaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

MONDRAGÓN UNIBERTSITATEA
279

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 9koa, Mondragon Unibertsitatearena, Gizarte Ekonomia eta Enpresa Kooperatiboa Masterraren ikasketa-planean egindako aldaketak argitaratzeko dena.

Egiaztatuta dauden ikasketa-planak aldatzeko prozedura finkatzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak, uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuak aldatu duenak, 28. artikuluan dioenarekin bat, eta Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziaren aldeko txostena eskuratu ondoren, errektoretza honek Mondragon Unibertsitatearen Gizarte Ekonomia eta Enpresa Kooperatiboa Masterraren ikasketa-planean egindako aldaketak argitaratzea ebatzi du. Ikasketa-plana 2010eko uztailaren 29ko Ebazpenaren ondorioz argitaratu zen (2010eko azaroaren 29ko BOE). Aldaketen ondoren, ebazpen honen eranskinean jasota dagoen moduan geldituko da egituratuta aipatutako ikasketa-plana.

Arrasate, 2016ko abenduaren 9a.

Errektorea,

VICENTE ATXA URIBE.

ERANSKINA.

Gizarte Ekonomia eta Enpresa Kooperatiboa Unibertsitate Masterra.

Ikasketen ezaugarri orokorrak:

ECTS kopurua: 60 ECTS.

Iraupena: urtebete.

ECTS banaketa:

Derrigorrezkoak: 30 ECTS.

Hautazkoak: 20 ECTS.

Masterraren amaierako lana: 10 ECTS.

Espezialitateak:

● Espezialitatea, gizarte ekonomia aplikatuan eta erakunde kooperatiboan.

● Espezialitatea, gizarte ekonomiaren eta kooperatibismoaren ikerketan.

Espezialitatea
(Ikus .PDF)

Ikasketa plana:

I. modulua: Gizarte ekonomia, garaiaren aldaketaren aurrean. testuingurua eta oinarriak
(Ikus .PDF)

II. modulua: Mondragoneko esperientzia kooperatiboa
(Ikus .PDF)

III. modulua: kooperatiben eta ekonomia sozialeko erakundeak (I)
(Ikus .PDF)

Oharra:

Ikasleak, III. moduluan, dauden bi hautazkoetatik, bakarrik bat burutu beharko du.

IV. modulua: kooperatiben eta ekonomia sozialeko erakundeen kudeaketa (II)
(Ikus .PDF)

V. modulua: prestakuntza ikerkuntzan
(Ikus .PDF)

VI. modulua: amaierako lana
(Ikus .PDF)

Oharra.–

Ikasleak, aukeratutako espezialitatearen arabera, bi master hauetatik bat burutuko du.

PO.– Prestakuntzaren osagarriak DE.– Derrigorrezkoa HA.– Hautazkoa MAL Master amaierako lana.


Azterketa dokumentala