Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2017ko urtarrilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
261

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita 08.0148.20.02.01.02 (26/67847/08 espedienteari dagokionez Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Laneko zuzendariak 2016ko azaroaren 10ean emandako ebazpena.

Aipatu ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatua betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren ebazpen baten bidez bukatu da espediente hori; ebazpen horretan erabaki da zehapen-prozedurako etenaldia alde batera uztea eta Javier Alfonso Artolak aurkeztutako gorako errekurtsoa ezetsi eta Eguzki Eraikuntzak, S.L. enpresari 8.196 euroko zehapena ezartzea, Lan-arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 12.16.f) artikuluaren aurkako arau-hauste larri bat egiteagatik (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hori).

Enpresari ohartarazten zaio aipatu ebazpenak administrazio-bideari amaiera ematen diola eta aurkaratu ahal izango dela dagokion gizarte-arloko epaitegian, bi hileko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera.

Ebazpena aurkaratu zein ez, interesdun enpresak zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, interneteko honako helbide honetan: http://www.euskadi.net/mipago. Ordainketa egiteko behar diren datuak honako hauek dira:

● Diru-bilketako prozeduraren kodea (DPK): 9050794.

● Erakunde igorlea: 04833001-522.

● Erreferentzia: 2008002600120.

● Identifikazioa: 251216.

● Zenbatekoa: 8.196,00 euro.

Enpresak zehapena ordaintzen ez badu, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Ondorioz, premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuta (212/1998 Dekretua abuztuaren 31koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzen duena).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 16a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

MARÍA ELENA PÉREZ BARREDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala