Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2017ko urtarrilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
252

IRAGARKIA, 2016ko abenduaren 5koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpeigituren Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurreko informazioa ematen den línea elektriko honetako aldaketaz: 132 kV-ko goi-tentsioko linea elektrikoa, Basauri-Retuerto izenekoa, Basauriko, Arrigorriagako, Bilbaoko eta Barakaldoko (Bizkaia) udal-mugarteetan,

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, eta lege-testu hauetan xedatutakoarekin bat: testu horretako azken xedapenetatik lehenengoa; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-27ko BOE); jendaurrean jartzen da dagoen instalazioan egin den jarduera, zeinetarako eskabidea Iberdrola Distribucion Electrica, SAUk egin baitu.

ERREF: L-8332 IFU/TLE.

ESP: 48-AT-I-2016-00026 (48-AT-H-1991-01008).

– Kokalekua: Basauri, Arrigorriaga, Bilbao eta Barakaldo udal-mugarteetan.

– Aurrekontua: 451.004,33 euro.

– Xedea: energia elektrikoaren kalitatea eta horniduraren segurtasuna hobetzea.

JARDUERAREN EZAUGARRI NAGUSIAK

1960. urteko 132kVko linea elektrikoa eguneratu eta berritu, haren egoera hobetzeko eta zerbitzu eteteak eragozteko. Horretarako 12.609 metroko luzeran, eroalea berrituko da, bi euskarri aldatuko dira, beste batzuk indartu eta linearen beste elementu batzuk aldatuko dira.

Onura publikoaren deklarazioa eskatzen da.

Argitara ematen da hori guztia jendeak horren berri izan dezan, bereziki lursailen jabeek eta jarduerak ukitutako gainerako titularrek, zeinek dokumentazioa aztertu ahalko baitute sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao), edo dagokion udalean. Iragarki honen amaieran dago jasota interesdunen zerrenda. Bidezko iritzitako alegazioak – bi kopia– dagokion ordezkaritzan aurkeztu beharko dira, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Bilbao, 2016ko abenduaren 5a.

Lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala