Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2017ko urtarrilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
246

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 635/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 635/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Jesus Les Calavia.

Abokatua: Javier Ignacio Muruaga Ezcurdia.

Prokuradorea: Germán Ors Simon.

Demandatua: Pedro Santander Lopez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-11-18an. Hona hemen epaitza:

220/2016 EPAIA

Epailea: Maria Esther Gonzalez Rodríguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamaseiko azaroaren hamazortzia.

Alderdi demandatzailea: Jesus Les Calavia.

Abokatua: Javier Ignacio Muruaga Ezcurdia.

Prokuradorea: Germán Ors Simon.

Alderdi demandatua: Pedro Santander Lopez, auzi-ihesian bera.

Abokatua.

Prokuradorea.

Auzigaia: kontratuz kanpoko errua.

EPAITZA

Auzi-ihesean den Pedro Santander López-en aurka, Jesús Les Calavia-ren izenean eta ordez German Ors Simón prokuradoreak aurkeztutako demanda baiesten dudanez gero, honako hauetara kondenatzen dut demandatua: auzi-jartzailearen jabetzapeko etxebizitzari eragiten dioten ur-iragazteak konpontzeko lanak egitera; eta auzi-jartzaileari 227,72 euro ordaintzera, eta bai kopuru horren legezko interesa bi puntutan gehitua, ebazpen honetatik harakoa. Prozedura honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Pedro Santander Lopez demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko abenduaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala