Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2017ko urtarrilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
243

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 19koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, Fundación Etiopia Utopia Fundazioa Tikal erakundeak 2014ko urterako euskal lankideei laguntzak emateko deialdiaren barruan aurkeztutako «Coordinadora de proyecto de cooperación» proiektuari gauzatzeko diru-laguntzaren zati bati uko egiteko KOP-2014P2/0008 lankideak egindako eskaera onartzen duena.

2014ko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez, Fundación Etiopia Utopia Fundazioa Tikal erakundeari 35.944 euroko diru-laguntza eman zitzaion KOP-2014P2/0008 lankide boluntarioak gauzatuko zuen «Coordinadora de proyecto de cooperación» proiektua gauzatzeko.

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2016ko azaroaren 15ean bidalitako komunikazioan, ordainketari uko-egiteko eskaera partziala aurkeztu zuen.

Eskaera aztertu ondoren, Koordinazio Teknikoaren Zerbitzuak erakunde onuradunak uko-egiteko eskaeraren aldeko txostena egin zuen.

Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako euskal lankideei diru-laguntzak arautzen dituen maiatzaren 31ko 124/2005 Dekretuaren 11. artikuluak ezarritakoaren arabera, lankide boluntarioaren lana funtsean alda dezakeen edozein gorabehera gertatzen bada, diru-laguntza jaso zuen erakundeak berehala jakinarazi beharko dio Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzari. Hortaz, Garapen Lankidetzarako zuzendariari dagokio baldintzak aldatuko dituen ebazpena ematea, eta, hala badagokio, emandako diru-laguntzaren zenbatekoak berregituratuko dira, diru-laguntza horiek emateko ezarritako mugak aplikatuz, eta pertsona, erakunde eta entitate onuradunek neurriz kanpo jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko dituzte.

Hala ere, proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ezartzeko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Fundación Etiopia Utopia Fundazioa Tikal erakundeari 2014ko urterako euskal lankideei laguntzak emateko deialdiaren barruan aurkeztutako «Coordinadora de proyecto de cooperación» proiektuari uko egiteko lankideak egindako eskaera onartzea.

Horren ondorioz, lehenengo ordainketari dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du Erakundeak, hau da, 8.985,93 euro.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 19a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala