Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2017ko urtarrilaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA JUSTIZIA SAILA
242

EBAZPENA, 2017ko urtarrilaren 2koa, Justiziako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten eta jakinarazten baita Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko uztailaren 15eko Aginduaren bidez iragarritako laguntzen ematea; agindu horren bidez iragarri eta arautu ziren Karrera Judizialerako eta Fiskalerako eta Justizia Administrazioko Letraduen kidegorako sarrera prestatzeko laguntzak.

Bat etorriz Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko uztailaren 15eko Aginduan xedatuarekin (irailaren 19ko EHAA, 178. zk.; Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegora iristeko prestaketa-laguntzetarako 2017ko deialdia egin eta laguntza horiek arautu ziren) eta Hautaketa Batzordeak, zeina aipatu aginduan izendatutakoez osaturik baitago, 2016ko abenduaren 20ko bileran egin zuen proposamena kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 1.– Hauek hautatzea Karrera Judizialera, Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegorako sarrera prestatzeko laguntzen onuradun:

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

2.– Deialdi honetako diru-laguntza amaitzen denerako, laguntzari uko egiten zaionerako, baldintzak betetzen ez diren kasurako, bat-batean gertatutako ezintasun baten kasurako edo onuradun-izaera galtzea dakarren beste edozein kasutarako –betiere, laguntzak eman, eta hil biko epean gertatuz gero–, ordezko hauek izendatzea, hurrenkera honetan:

(Ikus .PDF)

3.– Gainerako hautagaiek ez dute lortu onuradun edo ordezko izateko behar den puntuazioa. Ebazpen honen lehenengo idatzi-zatiko 1. eta 2. puntuetan daude, hurrenez hurren, onuradunen zerrenda eta ordezkoena.

(Ikus .PDF)

4.– Hautagai hau kanpo uztea, deialdia egin zuen aginduan eskatutako baldintzaren bat betetzen ez dutelako:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urtarrilaren 2a.

Justiziako sailburuordea,

MARÍA ARRATE GALLASTEGUI OYARZABAL.


Azterketa dokumentala