Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2017ko urtarrilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
221

IRAGARKIA, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteiz, Bilbao eta Donostian dituen hainbat eraikinetarako segurtasun zerbitzua eta zerbitzu osagarrien kontratazioaren lizitaziorako deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Agiriak eta informazioa eskuratzea:

1) Bulegoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako kontratazio zerbitzua.

2) Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1.

3) Herria eta Posta Kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Telefonoa: 945 06 20 01.

5) Telefasa: 945 01 87 06.

6) Helbide elektronikoa: contratacion.rrgg@euskadi.eus

7) Kontratugilearen profilaren Internet helbidea: www.contratacion.euskadi.eus

8) Agiriak eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko urtarrilaren 27a.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2017/003.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Segurtasuna eta zerbitzu osagarriak.

c) Loteen araberako banaketa eta kopurua: ez.

d) Gauzatzeko / entregatzeko tokia: Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteiz, Bilbao eta Donostian dituen hainbat eraikin.

e) Gauzatzeko / entregatzeko epea: bi urte.

f) Luzapenaren onarpena: bai

g) Esparru-akordio baten ezarpena: ez

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.

i) CPV (Nomenklatura erreferentzia): 79710000-4.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 7.736.822,88 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

a) Zenbateko garbia 3.223.676,20 euro. Zenbateko totala: 3.900.648,20 euro.

6.– Eskatutako bermeak:

Behin-behinekoa: ez.

Behin-betikoa (%): 5.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ezin da sailkapena eskatu azaroaren 14ko 3/2011 LEDaren 65.1.b) artikuluaren arabera. Legegintzako Errege Dekretu horren bidez SPKLTB onartzen da (2015eko azaroaren 5ean indarrean sartu zen Kontratuen Legearen Araudi Orokorraren hainbat manu aldatzen dituen abuztuaren 28ko 773/2015 EDaren 46. artikuluak emandako araudiaren garapena).

Nolanahi ere, behean aipatutako sailkapena daukaten lizitatzaileek, hala egiaztatzen badute, kaudimen eskakizuna betea izango dute. Gainerako guztiek, aldiz, jarraian adierazitakoaren arabera egiaztatu beharko dute (7 atal honetako b puntua).

a.1.– Sailkapena, 773/2015 Errege Dekretuaren arabera: taldea: M, azpitaldea: 2, kategoria: 5.

a.2.– Sailkapena, 773/2015 Errege Dekretuaren arabera: taldea: M, azpitaldea: 2, kategoria: D.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk:

– Kaudimen ekonomiko eta finantzarioa: enpresa lizitazaileek, azken hiru urteetan, urteko negozioen gutxienezko bolumena 1.500.000,00 eurokoa (BEZik gabe) izan dela egiaztatu beharko dute.

– Kaudimen tekniko eta profesionala: lizitatzaileek, kontratuaren xedearen antzeko berezitasunak dituen lan bat eginda izan beharko dute, gutxienez 1.000.000 eurokoa, azkeneko bost urteetan zehar.

c) Gainontzeko baldintza zehatzak.

– 5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuaren 18. artikuluaren arabera, segurtasun zerbitzuak eta jarduerak emateko administrazio-baimena.

– 5/2014 Legea, apirilaren 4koa, Segurtasun Pribatuaren 27. artikuluaren arabera, segurtasun funtzioak beteko dituen langilegoaren Barne Ministeritzak emaniko gaitasuna.

– Polizia Zuzendaritza Nagusiaren edo Euskal Autonomia Erkidegoaren Segurtasun Enpresen Erroldako inskripzioaren ziurtagiria.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko urtarrilaren 30eko 13:00ak.

b) Aurkezpen modua: sinplifikatua.

c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia-San Sebastián 1 (Lakua), M eraikineko 3. solairua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak: prezioa (50), ezohiko zerbitzuak (2).

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: proposamen teknikoa (30); gainontzeko hobekuntzak (10).

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2017ko otsailaren 6ko 12:00ak.

b) Formuletan oinarritutako irizpideei loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2017ko otsailaren 13ko 12:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2016ko abenduaren 20an.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 29a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala