Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2017ko urtarrilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
220

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 48/2016 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 48/2016 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Aitor Alviz Oneca.

Abokatua.

Prokuradorea.

Demandatua: Electrodeluc.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-12-12an. Hona hemen epaitza:

252/2016 EPAIA

Epailea: Maria Estela San Miguel Gallo.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamaseiko abenduaren hamabia.

Alderdi demandatzailea: Aitor Alviz Oneca.

Alderdi demandatua: Electrodeluc.

Judizioko gaia: kontratuak, orokorrean.

EPAITZA

Aitor Alviz Onecak Electrodeluc merkataritzako enpresaren aurka aurkeztu duen demanda zati batean baiesten da; horrenbestez, demandatua 521,24 euro ordaintzera kondenatzen dut. Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen; beraz, bakoitzak ordainduko ditu dagozkionak, eta bienak direnak, egongo balira, erdibana.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Electrodeluc demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala