Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2017ko urtarrilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
216

AGINDUA, 2016ko abenduaren 29koa, Hezkuntzako sailburuarena, Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakariaren kargutik kentzea xedatzen duena.

Euskadiko Eskola Kontseiluei buruzko urriaren 28ko 13/1988 Legearen 9., 10. eta 12. artikuluetan, Euskadiko Eskola Kontseilua arautzen duen martxoaren 7ko 55/1989 Dekretuaren 2., 4., 5. eta 8. artikuluetan (dekretu horrek aipatutako legea garatzen du), eta Euskadiko Eskola Kontseiluaren Funtzionamendu Arautegia onartzen duen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 1990eko apirilaren 4ko Aginduaren 5. eta 15. artikuluetan ezarritakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Miren Maite Alonso Arana andrea Euskadiko Eskola Kontseiluko kidearen kargutik (hezkuntzan entzute handia duten lagunen taldeko ordezkariaren kargutik) eta Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakariaren kargutik kentzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek ondorioak izango ditu 2016ko abenduaren 30ean. Hori izango da zerbitzuak ematen dituen azken eguna.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 29a.

Hezkuntzako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala