Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2017ko urtarrilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
211

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 27koa, Ingurumeneko sailburuordearena. Ebazpen honen bidez, aldatu egiten da 2014ko abenduaren 30eko Ebazpena, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bitartez ebazten baita Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko aginduaren deialdia. Deialdi horren bidez, garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko modua arautzen da.

Ikusiz Ingurumeneko sailburuordearen 2014ko abenduaren 30eko Ebazpenaren bidez, ebatzi egiten dela Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Aginduaren deialdia. Deialdi horren bidez, garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko modua arautzen da.

Ikusiz 2016ko abenduaren 21ean, sail honetan jaso zela «Artibai ibaiaren padura eta erriberak leheneratzea Aierin» proiektua egiteko 55.639,86 euroko diru-laguntzari uko egiteko eskaera, Ondarroako Udalak sinatua.

Ikusiz Ingurumeneko sailburuordearen 2016ko abenduaren 22ko Ebazpenaren bidez, onartu egiten dela Ondarroako Udalaren uko-egitea, eta deklaratzen dela galdu egin dituela «Artibai ibaiaren padura eta erriberak leheneratzea Aierin» proiektua egiteko emandako diru-laguntzaren onura ekonomikoak.

Kontuan hartuz Ingurumeneko sailburuordearen 2014ko abenduaren 30eko Ebazpenak –zeinaren bidez ebatzi egiten baita Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Aginduaren deialdia– hau adierazten duela: klima-aldaketaren eta atmosferaren lerroan diruz lagundu daitezkeen proiektu guztietatik, diruz lagundu daitekeen gehieneko kopurua diruz laguntzeko kreditu nahikorik ez dagoenez, organo ebaluatzaileak proposatu du 54 puntu dituzten proiektuek gainerako kreditua elkarren artean banatzea, lerroko aurrekontua agortu arte, diruz lagundu daitekeen gehieneko kopuruaren proportzioaren arabera.

Kontuan hartuz, 2014ko abenduaren 30eko Ebazpenak ebazten duenez, IV. eranskinean ezarriko dela aurrekontu-zuzkidura faltagatik hasiera batean diru-laguntzarik jaso ez duten proiektuen hurrenkera, I. eranskinean jasotako erakunde onuradunek uko eginez gero, diru-laguntza jasotzeko aukera izan dezaten.

Kontuan hartuz Ondarroako Udalari eman zaion diru-laguntza, zeinari uko egin baitio, 55.639,86 eurokoa dela, eta honela banatuta dagoela sailaren aurrekontuetan:

• 11.127,97 euro 2014ko aurrekontuan.

• 11.127,97 euro 2015eko aurrekontuan.

• 33.383,92 euro 2016ko aurrekontuan.

Kontuan hartuz ebazpen hau ematerakoan 2014 eta 2015eko aurrekontuak itxita daudela eta, ondorioz emandako 55.639,86 euroko zenbatekotik 33.383,92 euro banatu daitezkeela IV. eranskinean jasota dauden eta aurrekontu-zuzkidura faltagatik hasiera batean diru-laguntzarik jaso ez duten proiektuen artean, 2014ko ekainaren 24ko Aginduan ezarritako diru-laguntzen gehieneko mugara iritsi arte.

Kontuan hartuz Ebazpen hau emateko eskumena organo honi dagokiola.

Ikusirik 2014ko ekainaren 24ko Agindua, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko modua arautzen duena, 2014ko ekitaldirako; 24/2016 Dekretua, azaroaren 26koa, Lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena; 196/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena; 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearena eta oro har aplikatzeko gainerako araudia,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ingurumeneko sailburuordearen 2014ko abenduaren 30eko Ebazpenaren IV. eranskina aldatzea, zeinaren bidez ebazten baita Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Aginduaren deialdia. Deialdi horren bitartez, garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei eta tokiko merkataritza-sozietateei diru-laguntzak emateko modua arautzen da. Horrela, handitu egiten da Donostiako Udalak aurkeztutako «Bidegorria Txomin - 27 Poligonoa - Martutene artean» proiektua, aipatutako aginduan aurreikusitako gehieneko zenbatekora arte, hots, 80.000 eurora arte.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, interesdunei jakinarazteko, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2014ko ekainaren 24ko Aginduaren 18.1 artikuluan xedatuarekin bat etorriz, eta, era berean, diru-laguntzak emateko prozedura orok bete behar duen publikotasun-printzipioa betetzeko.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik kontatzen hasita, betiere Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 27a.

Ingurumeneko sailburuordea,

MARIA ELENA MORENO ZALDIBAR.

IV. ERANSKINA
LEHENTASUN-ORDENA

Klima-aldaketa eta atmosferaren lerroa

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala