Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2017ko urtarrilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
210

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 22koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, «Menguibarra» LTZaren desegitea eta deuseztapena Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatzekoa.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren bidez, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari esleitutako eginkizunak betetzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen martxoaren 14ko 53/1983 Dekretua kontuan hartuz.

Eraldaketarako nekazaritza-sozietateak arautzen dituen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuan –bereziki 13. eta 14. artikuluetan– eta aplikatzekoak diren gainontzeko arauetan finkatutakoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatu dela «Menguibarra» (LTZaren zenbakia: 35; egoitza soziala: Lopidana, Araba) desegitea eta deuseztapena, 2016ko abenduaren 22an. Argitalpen hau, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko EE.NN.SSen Erregistroko Inskripzio Liburuaren ondorioa da.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 22a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.


Azterketa dokumentala