Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2017ko urtarrilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
209

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 20koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, linea elektriko bat onura publikokoa dela deklaratzeko dena. Helburua zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzea da, honako inguru honetan: Basauri-Retuerto132 kV-ko linea elektrikoa, Basauriko, Arrigorriagako, Bilboko eta Barakaldoko udal-mugarteetan.

Erreferentzia: L-8332 GHC/TLE.

Espedientea: 48-AT-I-2016-23.

AURREKARIAK

1.– 2016ko ekainaren 24ean, Iberdrola Distribución Electrica SAU enpresak (Erandioko Axpeko Erribera 5 zk.an helbideratua) eskatu zuen gorago zehaztutako linea onura publikokoa dela deklaratzea, linea horren zortasuna handitzearen eraginpeko ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzearen ondorioz. Halaber, enpresak dokumentazio egokia aurkeztu zuen Energia eta Meategietako zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betearazteko xedez, haren bidez xedatzen baitira zuhaiztietatik igarotzen diren tentsio handiko lineetarako berariazko betekizunak.

2.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) xedatutako ondorioetarako, aipatutako eskaera jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2016ko irailaren 13ko BAOn, 2016ko irailaren 15eko EHAAn eta 2016ko irailaren 19ko El Correo egunkarian. Eta hutsen zuzenketa, 2016ko urriaren 10eko BAOn, 2016ko irailaren 30eko EHAAn eta 2016ko urriaren 13ko El Correo egunkarian. Harekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.

3.– 2016ko irailaren 7an eta urriaren 3an, Basauriko, Arrigorriagako, Bilboko eta Barakaldoko Udalei ofizioak bidali zitzaizkien, aipatutako jarduketaren iragarkia udaletxeko ediktu-oholean jar zezaten.

4.– Jendaurrean jartzeko epean ez da partikularren alegaziorik edo kexarik jaso.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Espedientean, xedapen hauetan ezarritako arauzko izapideak bete dira: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; energia elektrikoko instalazioen garraiorako, banaketarako, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua; eta Goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko betekizunak xedatzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA).

2.– Aipatutako Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak energia-banaketarako instalazioen onura publikoa deklaratzen du, nahitaez desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen xedeetarako, baita dagokion bide-zorraren ezarpena eta jarduketa ere, legearen 56. artikuluan, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan, aipatutako berehalako okupazio beharrari buruzko adierazpena inplizituki daramalarik.

3.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan (2013-04-24ko EHAA) emandako eskumena baliatuta (dekretu hori indarrean dago, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta horien eginkizunak eta jardute-arloak finkatzeari buruzko Lehendakariaren azaroaren 24ko 24/2016 Dekretuaren xedapen iragankorrarekin bat etorriz), honako hau

EBAZTEN DU:

Deklaratzea, zehazki, onura publikokoa dela «Basauri-Retuerto», 132 kV-ko linea elektrikoaren inguruko eremua, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko, honako zati honetan:

ST Basauri-ST Retuerto aireko tartea: 12609 m, zirkuitu bikoitzeko linea eta aluminio-altzairuzko eroale isolatua (LA-380); horren sekzioa 381 mm2-koa da.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazio honek berekin dakar eraginpeko ondasunak okupatzeko edo eskubideez jabetzeko beharra, eta haien okupazioa lehenbailehen egiteko beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 20a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala