Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2017ko urtarrilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
208

AGINDUA, 2016ko abenduaren 28koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programetarako eta -ekintzetarako laguntzen deialdia egiten duena, 2017ko ekitaldirako.

Erkidegoko mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen lehiakortasuna areagotzeko eta haien ardoen kalitatea finkatzeko, mahastizaintzako eta ardogintzako merkatuaren erakunde komun bat ezarri da. Erkidegoko araudiak ezarritako babes-neurrien artean, Europako Erkidegoko ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetako merkatuetan sustatzea sartzen da.

Merkatuen erakunde komun hori (MEK) honako arau hauen arabera ezarri da: Kontseiluaren 2008ko apirilaren 29ko 479/2008 (EE) Erregelamendua, eta Batzordearen 2008ko ekainaren 27ko 555/2008 (EE) Erregelamendua –Kontseiluaren 479/2008 (EE) Erregelamendua garatzeko arauak ezartzen dituena–, zeina Batzordearen 2010eko irailaren 1eko 772/2010 (EB) Erregelamenduak aldatu baitzuen. Era berean, MEK hori 1234/2007 (EE) Erregelamenduan sartu zen (erregelamendu hori bakarra zen MEKetarako). Bestalde, Batzordearen 2008ko ekainaren 27ko 555/2008 (EE) Erregelamendua aldatu da, Batzorderen 2013ko martxoaren 8ko 202/2013 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren bitartez aldatu ere. 1234/2007 (EE) Erregelamendua, berriz, indargabetu egin da, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EE) Erregelamenduan txertatu da. Azken erregelamendu horren bidez sortu da nekazaritza-produktuen merkatuen erakunde komuna, eta aldi berean, baliogabe utzi dira erregelamendu hauek: 922/1972 (EEE), 234/1979 (EEE), 1037/2001 (EE) eta 1234/2007 (EE). Apirilaren 15eko 2016/1149/EB Erregelamendu Delegatuaren bidez osatu da azken erregelamendu hori. Batzordearen 2016ko apirilaren 15eko 2016/1150 Betearazpen Erregelamenduan (EB) dago ezarrita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamenduko (EB) zer xedapen aplikatu behar diren, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko programa nazionalei dagokienez.

Estatuan, 2016ko abenduaren 6an argitaratu zen abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretua, mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko 2014-2018ko programako neurriak aplikatzekoa. Abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretuaren II. kapituluko 1. sekzioan, hirugarren herrialdeetako merkatuak sustatzeko neurria dago jasota.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Europako Erkidegoko erregelamenduak eta Estatuko oinarrizko araudia garatu eta aplikatzeko arauak abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuak ezarri ditu (Euskal Autonomia Erkidegoko mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko Europako Erkidegoaren laguntza-neurriak aplikatu eta garatzeko dekretua da). Arau horrek abenduaren 22ko 630/2009 Dekretua baliogabetu eta ordeztu du, laguntza hauek arautzen dituzten arau osagarriak sartzearren. Abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuan, 7.2 eta 9. artikuluetan xedatutakoa aplikatzen du agindu honek, eta horretaz gain, 2017-2018ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten du, ardogintzako eta mahastizaintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programetarako eta -ekintzetarako.

Agindu honen bidez deialdia egiten da, abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretuaren II. kapituluaren 1. eta 4. sekzioetan aurreikusitako laguntzetarako; baina laguntza horien gastua Feaga 2018ko aurrekontuari egotziko zaio. Horrenbestez, laguntza horiek benetan gauzatzeko, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2017ko Aurrekontu Orokorretan behar besteko kreditua eduki behar da, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko 2007ko apirilaren 26ko Aginduan. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eskabideak aurkeztea.

1.– 2017-2018ko kanpainan, hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuen sustapen- eta informazio-programak eta -ekintzak egiteko laguntzak jasotzeko eskabideak Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari zuzendu beharko zaizkio, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bulegoetan –Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz– aurkeztu beharko dira, edo bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan ezarritako tokietako batean. Laguntza horiek honako arau hauetan daude aurreikusita: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamendua (EE); abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretua; eta abenduaren 9ko 227/2014 Dekretua.

2.– Hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuen informazio- eta sustapen-programak eta -ekintzak gauzatzeko laguntzen eskaerak 2017ko otsailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira.

3.– Agindu honetan jasotako laguntza-eskabidearen eredua onartzen da. webgune honetatik eskuratu ahal izango da: http: //www.euskadi.eus. Aurkezten den eskabidea informatikoki bete eta grabatu beharko da http://www.euskadi.eus webgunean, eta, gero, sinatuta aurkeztu Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzan.

Halaber, ekintzak amaitutakoan gastuak egiaztatzeko pdf fitxategiak eta laburpen-txostenak ere onartzen dira. Laburpen-txostenak ere egongo dira webgune honetatik eskuratzeko moduan: http://www.euskadi.eus

Bigarrena.– Egokitzapena.

1.– Laguntza hauek hauetan xedatutakoaren arabera arautuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamendua (EB) (2016/1149 (EB) Erregelamendu Delegatuak osatua), Batzordearen 2008ko ekainaren 27ko 555/2008 (EE) Erregelamendua, Batzordearen 2013ko martxoaren 8ko 202/2013 (EB) Betearazpen Erregelamendua, abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretua –Espainiako estatu osoan bete beharrekoak baitira–, eta abenduaren 9ko 227/2014 Dekretua.

2.– 2017-2018ko ekitaldiko laguntzetarako arauak ezagutarazteko, abenduaren 9ko Dekretuaren 7.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, agindu honen I. eranskinean jasoko da araudia bera, ekitaldi honetan aplikatzekoa zein erreferentziakoa.

Hirugarrena.– Baldintza.

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako gastu-espedienteen aldez aurretiko izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduarekin bat, agindu hau eraginkorra izateko, kreditu egokia eta nahikoa izan beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2017ko Aurrekontu Orokorretan behin betiko ebazpenaren unean.

Laugarrena.– Bateraezintasuna.

Agindu honen deialdiko laguntzak ezin dira bateratu xede bereko gainerako laguntzekin, eta, are gutxiago, irailaren 23ko 179/2015 Dekretuak araututako diru-laguntzekin. Dekretu horren bidez, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira (Lehiatu Sustapena Programa).

Bosgarrena.– Auditoretza-txostena eta finantza-egoeren ziurtagiria.

Abenduaren 9ko 227/2014 Dekretuaren 14. artikuluko 4. zenbakian xedatutakoarekin bat (227/2014 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorea laguntzeko Europako Erkidegoak emandako neurriak garatu eta aplikatzekoa), ordaintzeko eskabide guztiekin batera aurkeztu beharko da auditoretza-txostena, eta bertan egon beharko dute adierazita agindu honen II. eranskinean orokorrean adierazitako egiaztapenak.

300.000 euroko edo gehiagoko diru-laguntzaren bat onartzen duten programetan, onuradunek beren finantza-egoeren ziurtagiria aurkeztu beharko dute ordaintzeko eskabidearekin batera, eta bertan egon beharko dute adierazita, gutxienez agindu honen II. eranskinean orokorrean eta berariaz adierazitako egiaztapenak.

Auditoretza-txosten horretan eta finantza-egoeren ziurtagirian, zer-nolako egiaztapenak egin diren zehaztu, eta adieraziko dira onuradunak laguntza jaso ahal izateko betekizunak eta arau aplikagarriak betetzen ez dituela pentsarazten duten gertakari eta salbuespen guztiak; beraz, informazio hori nahiko zehatz eta argi eman beharko da, organo kudeatzaileak II. eranskin osoko puntuen gaineko erabakia hartu ahal izateko moduan. Edonola ere, ondorioak adieraziko dira egiaztatutako gertaera, ez-betetze eta aukeratu ezineko gastu guztietan eta horietariko bakoitzean.

Kontabilitate eta Kontu Ikuskaritza Institutuko Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuko kontu-auditore batek egin behar ditu auditoretza-txostena eta finantza-egoeren ziurtagiria, Kontu Auditoretzaren uztailaren 20ko 22/2015 Legearen 27. artikuluan adierazitako finantza-bermea ematearren, eta egokiro frogatu beharko du proposatutako gastuak diruz laguntzekoak eta benetakoak direla.

Seigarrena.– Errekurtsoak.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke nekazaritza-gaietan eskumena duen sailburuari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hileko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Seigarrena.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 28a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

I. ERANSKINA
ARAUDIA, HIRUGARREN HERRIALDEETAN ARDOGINTZAKO PRODUKTUEN INFORMAZIO- ETA SUSTAPEN-EKINTZETARAKO ETA -PROGRAMETARAKO LAGUNTZEI APLIKATZEKOA

I.– Ekintza-motak eta programen iraupena.

1.– Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 (EE) Erregelamenduaren 45. artikuluan aipatutako neurria abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretuaren I. eranskinean zerrendatutako edozein ekintzatan eta jardueratan aplika daiteke.

2.– Ekintza horiek informazio- eta sustapen-programa baten barruan gauzatu behar dira, ahal dela; eta programa hori hirugarren herrialdeetariko batean edo gehiagotan garatuko diren sustapen-ekintza koherenteen multzoa izango da, eta haren irismenak nahikoa izan behar du produktuei buruzko informazioa eta merkaturatzea areagotzen laguntzeko.

3.– Programazio-aldi bakoitzari dagokionez, programek gehienez ere hiru urteko iraupena izan dezakete, onuradun eta hirugarren herrialde edo eskualde bakoitzeko. Dena den, gehienez ere beste bi urterako luzatu ahal izango da, aldez aurretik eskatuz gero, abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretuaren 8.4 artikuluan xedatutakoarekin bat.

II.– Onuradunak.

1.– Hirugarren herrialdeetan sustapen-neurriak finantzatzeko laguntzen eskabideak hauek aurkez ditzakete:

a) Ardogintzaren arloko enpresak.

b) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1308/2013 Erregelamenduaren (EB) 152., 156. eta 157. artikuluetan definitutako eta estatukideak halakotzat aitortutako mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen erakundeak, mahastizaintzako eta ardogintzako ekoizleen erakundeen elkarteak eta lanbide arteko erakundeak; Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012ko azaroaren 21eko Erregelamenduan (EB) –nekazaritzako eta jateko produktuen kalitate-araubideei buruzkoa– 3. artikuluko 2. zenbakian definitutako erakunde profesionalak eta taldeak; eta ardoa merkaturatu eta sustatzearen arloan ekimenak gauzatzeko helburua duten aldi baterako elkarteak edo iraunkorrak, ekoizle birenak edo gehiagorenak. Ekoizle biren edo gehiagoren aldi baterako elkarteak edo iraunkorrak badira, aplikatu beharko zaie abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretuaren 61.2 eta 64.4 c) artikuluetan, 66.1 artikuluaren azken paragrafoan, 68. artikuluan eta 70.6 artikuluan xedatutakoa.

c) Aurreko puntuetan adierazitako onuradunei dagozkien programak onartu ondoren, aurrekontuan behar beste diru badago, onuradun gisa hartuko dira, halaber, hirugarren herrialdeetako merkatuetan Espainiako ardoak sustatzeko jarduerak garatzeko legezko eskumena duten erakunde publikoak.

2.– Onuradunek, dituzten langileen, enpresaren tamainaren eta azken urteetako lan-esperientziaren arabera, frogatu beharko dute gaitasun tekniko nahikoa dutela hirugarren herrialdeekiko merkataritza-harremanen eskakizunei aurre egiteko, eta badaukatela baliabide finantzario eta langile nahiko bermatzeko neurria ahalik eta modurik eraginkorrenean aplikatzen dela. Horretaz gain, egindako sustapenaren ondorio gisa sor daitezkeen eskaeren aurreko epe luzeko erantzuna ziurtatzeko, produktuen erabilgarritasuna bermatu beharko dute bai kantitate aldetik bai kalitate aldetik, sustapena amaituta.

III.– Produktu eta herrialde onargarriak.

1.– Sustapen-neurriak aplikatu ahal izango zaizkie abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretuaren II.eranskinean zehaztuta dauden eta zuzeneko kontsumorako diren kalitateko produktuei, baldin eta hirugarren herrialdeetan merkataritza-irteerak edo esportatzeko aukerak badituzte eta kategoria hauetako batean sartzen badira:

a) Babestutako jatorri-deitura duten ardoak.

b) Babestutako adierazpen geografikoa duten ardoak.

c) Ardogintzako mahatsaren aldaera zehaztua duten ardoak.

2.– Sustapen-neurriak hirugarren herrialde guztietan egin daitezke, baina lehentasuna emango zaie abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretuaren III. eranskinean zehaztutakoei.

IV.– Ekintzen eta programen ezaugarriak.

1.– Ekintzek eta programek oso argi definituta egon behar dute, eta bereziki zehaztuko dira hirgarren zer herrialde edo eskualde duten edo dituzten helburu, zer ardo-mota landuko dituzten, zer neurri ezarri nahi diren eta neurri bakoitzak gutxi gorabehera zer kostu izango duen.

2.– Ekintzak 12 hilabeteko epeetan banatuko dira, eta epe horiek, urtero, ekainaren 1ean hasiko dira.

3.– Mezuak produktuaren berezko ezaugarrietan oinarrituko dira, eta aintzat hartzen dituzten hirugarren herrialdeetako araudi aplikagarrira egokitu beharko dira.

4.– Adierazpen geografikoa duten ardoen kasuan, informazio- eta sustapen-kanpainaren barruan, produktuaren jatorria zehaztu beharko da.

5.– Aurreko 3. eta 4. zenbakietakoa eragotzi gabe, marken erreferentziak mezuaren parte izan daitezke, hala badagokio.

6.– Abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako kide anitzeko organoak, neurriaren koherentzia eta eraginkortasuna bultzatzeko asmoz, informazio- eta sustapen-kanpainei buruzko ildoak ezar ditzake urtero; beraz, sekzio horretan xedatutakoaren arabera arautuko dira.

V.– Balorazio-irizpideak.

Aurkeztutako eskabideen balorazioa bi fasetan egingo da:

1.– Onargarritasuna egiaztatzeko fasean: egiaztatuko da eskabideek betetzen dituztela Batzordearen 2016ko apirilaren 15eko 2016/1149 Erregelamendu Delegatuaren (EB) 10. artikuluko eskakizunak; erregelamendu horren bidez osatzen da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1308/2013 Erregelamendua (EB), mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko programa nazionalei dagokienez, eta Batzordearen 555/2008 Erregelamendua (EB) aldatu. Horretarako, dokumentazioak zehatza izan behar du. Ez dira onartuko eskakizunak betetzen ez dituzten eskabideak.

2.– Lehenespen-fasea: aurreko fasea gainditu duten programei baino ez zaie aplikatuko. Abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretuaren V. eranskinean ezarritako irizpideen arabera emango da puntuazioa.

3.– Gainera, abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretuaren V.3.a eranskinean aurreikusitako irizpideari aplikatuko zaizkio, Euskal Autonomia Erkidegorako interesgarritzat iritzitako balorazio-irizpide hauek:

a) Kalitate-bereizgarriren bati lotutako produktuak dituzten programak: 6 puntu.

b) ETEek egindako programak, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EB Gomendioarekin bat: 4 puntu.

c) ETE ez direnek egindako programak, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EB Gomendioarekin bat: 2 puntu.

VI.– Ekintzak eta programak aldatzea.

1.– Azken ordainketa egiteko eskaera aurkeztu aurretik, azken ordainketaren aurretik tokian bertan egiten diren kontrolen aurretik, eta, edozein kasutan ere, programa egiten amaitu aurretik, hasieran hautatutako programen aldaketak aurkez ditzakete onuradunek, ez badituzte zalantzan jartzen programen helburuak, ez badituzte garestitzen programen aurrekontuak, ez badute aldaketarik sortzen onargarritasunean, ez badute puntuazioa jaisten, ondo justifikatzen badira, agintari eskudunek finkatutako epeen barruan jakinarazten badira, eta agintari eskudunek horretarako baimena ematen badute.

2.– Hala ere, baimena eman daiteke automatikoki eta organo kudeatzailearen aldez aurretiko baimena izan gabe egiteko, baldin eta aldaketa txikiak badira eta hasieran baimendutako laguntzaren zenbatekoaren barruan geratzen badira, betiere aurreko zenbakiko eskakizunak beteta.

3.– 2. zenbakian adierazitako aldaketa txiki horiek egiteko, egoera hauek izan daitezke:

a) Onartuta dagoen programa bateko ekintzen arteko finantza-transferentzia, ekintza bakoitzerako hasieran baimendutako zenbatekoaren ehuneko 20rena gehienez, eta programarako baimendutako laguntzaren zenbateko osoa gainditu gabe.

b) Programaren aurrekontua merkatzeko aldaketak, ehuneko 20ren barrukoak, baldin eta aurrekontu-aurrezpenen ondoriozkoak baino ez badira, eta ekintza guztiak egiten badira; onargarriak izango dira aldaketa horiek nahiz eta programaren puntuazioa txikiagotu.

Inguruabar horiek behar bezala egiaztatuko dira, eta organo kudeatzaileari jakinaraziko zaizkio. Hainbat urtetarako programetan, hasi gabeko urterokoei eragiten dieten aldaketak otsailaren 15a baino lehen jakinarazi beharko zaizkio urtero autonomia-erkidegoan eskumena duen erakundeari, onartu ditzan, eta erakunde horrek, era berean, Nekazaritza eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari jakinaraziko dio, apirilaren 15a baino lehen.

VII.– Finantzaketa.

1.– Hautatutako programen finantzaketan Europar Batasunak duen partaidetzak ezin izango du gainditu diruz lagun daitezkeen gastuen % 50. Bi edo hiru urteko iraupena duten programetan, exekuzio-urte bakoitza hartuko da kontuan gehieneko epemuga horretarako.

Sektoreko Konferentzian onartutako % 70eko edo hortik gorako exekuzioa duten programei baino ez zaie emango diruz lagun daitezkeen gastuen % 50eko finantzaketa-laguntza. Aurrekontuaren exekuzioa % 50 eta % 70 bitartean badago, intentsitate-tarte hauek ezarriko zaizkie diruz laguntzeko moduko gastuei:

a) Laguntzaren ehuneko 40ko intentsitatea, exekuzioa ehuneko 65ekoa edo hortik gorakoa eta ehuneko 70etik beherakoa bada.

b) Laguntzaren ehuneko 30eko intentsitatea, exekuzioa ehuneko 60koa edo hortik gorakoa eta ehuneko 65etik beherakoa bada.

c) Laguntzaren ehuneko 20ko intentsitatea, exekuzioa ehuneko 55ekoa edo hortik gorakoa eta ehuneko 60tik beherakoa bada.

d) Laguntzaren ehuneko 10eko intentsitatea, exekuzioa ehuneko 50ekoa edo hortik gorakoa eta ehuneko 55etik beherakoa bada.

Ez da laguntzarik emango eta gordailututako bermea exekutatuko da baldin eta exekuzio-maila ehuneko 50etik beherakoa bada.

4.– Onuradun bakoitzak eskatutako laguntzaren gehieneko zenbatekoa ezin izango da izan atal honetan araututako neurri horretarako jarritako aurrekontu osoaren ehuneko 5 baino handiagoa, dagokion ekitaldirako laguntza-programako finantzaketa-fitxa kontuan hartuta. Muga hori ardogintzako enpresa onuradunei baino ez zaie aplikatuko, aurkeztutako programen ardatza marka bakarraren sustapena denean.

5.– Onuradunen ekarpen ekonomikoa nahitaezko kontribuzioetatik edo tarifetatik etor daiteke.

VIII.– Aurrerakinak.

1.– Erakunde publikoa ez bada, onuradunak Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari aukez diezaioke Europar Batasunaren kontribuzioaren zenbatekoaren ehuneko 80ra irits daitekeen aurrerakina jasotzeko eskabidea.

2.– Ez da aurrerakina ordainduko, ez bada erakunde ordaintzailearen aldeko bermea osatu, eta bermea aurrerakin horren ehuneko 100eko zenbatekoa izango da, Batzordearen martxoaren 11ko 907/2014 (EB) Erregelamendu Delegatuarekin bat. Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian gordailutuko dira bermeak.

IX.– Ordainketak.

1.– Badago eskatzea Europar Batasunaren kontribuzioa ordainketa bakarrean edo bitarteko ordainketen bidez jasotzeko. Egindako eta ordaindutako ekintzei egingo diete erreferentzia eskabideek.

2.– Ordainketa guztiak banku-kontu baten bitartez egingo dira, eta kontu hori xede horretarako baino ez da erabiliko.

3.– Bitarteko ordainketen eskabideak Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari aurkeztu behar zaizkio, lau hileko aldi bakoitza bukatu eta hurrengo hilabetea bukatu baino lehen, ekainaren 1etik aurrera.

Bitarteko ordainketek eta abenduaren 19ko 597/2016 Errege Dekretuaren 14. artikuluan aurreikusitako aurrerakinaren ordainketak ezingo dute guztira gainditu Europar Batasunaren kontribuzio osoaren ehuneko 80.

4.– Urtealdi bakoitzeko ekintzak bukatutakoan, eta uztailaren 1a baino lehen, onuradunak laguntzaren saldoa ordaintzeko eska diezaioke Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari edo Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsari, hala badagokio.

5.– Erakunde ordaintzaileak edo Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsak, hala badagokio, 75 eguneko gehieneko epean ordainduko du, ordaintzeko eskabidea osorik jaso duen egunetik aurrera.

6.– Ordaintzeko eskabideak onartzeko, honako hauekin batera aurkeztu beharko dira:

a) Laburpen-txostena, jardueretan banaturiko ekintzak laburbiltzen dituena, betiere hauek jasota: aurrekontuaren zenbatekoa, jarduera bakoitzaren amaierako kostua, eta lortutako emaitzen ebaluazioa; emaitza horiek txostenaren egunean egiaztatzeko modukoak izango dira.

b) Egindako ordainketen fakturak eta gastu-ziurtagiriak. Zenbait ekintza azpikontratatutako zerbitzu-hornitzaileek eginez gero, hornitzaileen faktura eta egindako ordainketaren ziurtagiria aurkeztu beharko dira.

c) Fakturen bilduma-koadroa.

d) Epigrafe honen 2. puntuan aipatutako banku-kontuaren laburpena, egiaztatu ahal izateko zenbaki honetako b) letran aipatutako fakturen bidez justifikatutako ordainketak egin direla.

e) Onuradunak ez du b) letran adierazitako dokumentazioa eman beharko baldin eta onartutako diru-laguntza 300.000 eurokoa edo hortik gorakoa bada, eta agindu honen bosgarren puntuan eta abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretuaren 15.7 artikuluan deskribatutako finantza-egoeren ziurtagiria aurkezten badu.

7.– Ez da ordainduko ez bada auditoretza-txostena aurkezten, agindu honen bosgarren puntuan adierazitakoarekin bat. Auditoretza-txostenean eta finantza-egoeren ziurtagirietan, behar bezala frogatu behar da proposatutako gastuak diruz laguntzekoak direla eta benetakoak direla, II. eranskinean adierazitako irizpideen arabera.

8.– Era berean, ekintzak teknikoki justifikatzeko, onuradunari eska dakioke sustapen-ekintzak egin izana egiaztatzeko frogabideak aurkezteko.

9.– Oro har, tributuak ezin dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartu ez baditu onuradunak benetan ordaindu. Inoiz ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko berreskura edo konpentsa daitezkeen zeharkako zergak. Beraz, finantzaketatik kanpo geratuko dira BEZa (balio erantsiaren gaineko zerga) eta IGICa (Kanarietako zeharkako zerga orokorra), kengarriak diren heinean.

10.– Enpresako langileen kostuak diruz laguntzeko modukotzat har daitezke baldin eta diruz lagundutako eragiketa zehatz hori prestatzeko, egiteko, haren jarraipena eta ebaluazioa egiteko langileak badira. Langileen kostuen barruan daude: onuradunak eragiketa horretarako berariaz kontratatutako langileen kostuak eta onuradunaren langile finkoek eragiketa horretan emandako lanorduen proportzioari dagozkion kostuak. Onuradunaren administrazio-kostuak ere lagundu ahal dira diruz baldin eta programaren errekapitulazio-aurrekontuan berariazko partida batean kontsignatuta badaude. Gastu horien barruan, auditoretza-txostenarena eta finantza-egoeren ziurtagiriarena sartuko dira.

Gastu horiek diruz laguntzeko baldintzak abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretuaren VII. eranskinean daude jasota.

11.– Aitzitik, ezin izango dira diruz lagundu abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretuaren VIII. eranskinean aipatutako kostuak.

12.– Ordaintzeko eskabidean, eskatzailearekin edo enpresa-talde berarekin zerikusia duten enpresak diren hornitzaileen zerrenda gehituko da.

X.– Bermeak askatzea.

1.– Abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretuaren 14. artikuluan jasotako bermea askatuko da erakunde ordaintzaileak aitortzen duenean aurreratutako zenbatekoa jasotzeko behin betiko eskubidea.

2.– Abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretuaren 11. artikuluan jasotako bermeak balioa izango du saldoa ordaindu arte, eta askatu egingo da erakunde ordaintzaileak berme hori bertan behera uztea erabakitzen duenean.

XI.– Materiala egiaztatzea.

Laguntzaren onuradunek ziurtatu beharko dute programen esparruan informaziorako eta sustapenerako prestatutako materiala bat datorrela bai Europar Batasuneko araudiarekin bai programa garatzeko hirugarren herrialdeko legediarekin. Horretarako, onuradunak Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari edo Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsari erantzukizunpeko adierazpena eskatu beharko dio, eta bertan egon beharko du adierazita materiala bat datorrela eta behar den araudi aplikagarria betetzen dela, bai eta hartzaileak hirugarren herrialdean erabilitako sustapen-materiala helmugara heldu delako ebidentziak ere badaudela, helmugako herrialdeaz beste merkatu batean erabil ahal bada behintzat.

II. ERANSKINA
AUDITORETZETAKO ETA FINANTZA-EGOEREN ZIURTAGIRIETAKO GUTXIENEKO EGIAZTAPENAK

Oro har, aurkeztutako ordaintze-eskabide guztietarako, hauek:

1.– Onuradunak bere gain hartutako gastuak diruz laguntzekotzat hartuta daude abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretuaren I. eranskinean, eta bat datoz Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan xedatutakoarekin.

Ondorioa:

2.– Aurkeztutako gastuen kontzeptuak bat datoz sustapen-programaren azken aldaketan onartutako jarduerekin.

Ondorioa:

3.– Gastuen fakturetako eta egiaztagirietako gastuak benetan egindako gastuak dira.

Ondorioa:

4.– Aurkeztutako gastuen faktura eta egiaztagiri guztiek zerga- eta gizarte-lege aplikagarriak betetzen dituzte, eta adierazita dauzkate: zenbatekoak, BEZaren banantzea (hala badagokio), data, kontzeptua, zenbakia eta hornitzailea.

Ondorioa:

5.– Justifikatzen diren gastuak ordaintzeko, berariazko kontu bakarra erabili da.

Ondorioa:

6.– Ordaintzeko erabilitako kreditu-txartelak berariazko kontu bakar horri lotuta daude.

Ondorioa:

7.– Onuradunak aurkeztutako berariazko kontu bakarraren banku-laburpena aurkeztu du, eta hor daude jasota justifikatutako ordainketa guztiak, laguntza ordain dakiola eskatzeko oinarri.

Ondorioa:

8.– Hirugarrenen bati edo zerbitzu-hornitzaileei azpikontratatutako sustapen-ekintzak justifikatuta daude zein bere fakturarekin eta benetan egindako ordainketaren agiriarekin.

Ondorioa:

9.– Onuradunak bere gain hartutako gastuak egiaztatzen dituzten jatorrizko fakturak dauzka, eta enpresaren erregistroetan daude adierazita.

Ondorioa:

10.– Egindako sustapen-jardueretan izandako joan-etorrien bidaia-txartelak edo ontziratze-txartelak daude, oroharreko prezioan aurkeztutako dietenak izan ezik (taxia, busa...).

Ondorioa:

11.– Justifikatutako sustapen-jarduera guztiak egin dira aldi hautagarriaren barruan, hau da, 2017ko ekainaren 1etik 2018ko maiatzaren 31ra.

Ondorioa:

12.– Egindako sustapen-jarduerek euskarri teknikoak dituzte (CDak, argazkiak, liburuxkak, bideoak, prentsa-oharrak, dastaketa-koadernoak, edo antzekoak), eta erabilitako sustapen-materiala helmugara heldu delako ebidentziak. Ondorioa:

13.– Arduraldi esklusiboko eta ez-esklusiboko langileen gastuek euskarria dute egiaztagirietan, abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretuaren VII. eranskinean adierazitakoarekin bat.

Ondorioa:

14.– Aurkeztutako administrazio-gastuetarako, abenduaren 5eko 597/2016 Errege Dekretuaren VII. eranskinean adierazitakoa hartu da kontuan.

Ondorioa:

Berariaz, 300.000 euroko edo gehiagoko diru-laguntza ordaintzeko eskabideetarako, hauek:

15.– Proposatutako gastuak identifikagarriak eta egiaztagarriak dira: esaterako, kontsignatuta daude sustapen-ekintzak egiten dituen onuradunaren edo erakundearen kontabilitatean, eta zehaztuta daude onuradunari edo erakundeari aplika dakizkiokeen kontabilitate-arauen arabera.

Ondorioa:

16.– Proposatutako gastuak zentzuzkoak eta justifikatuak dira, eta finantza-kudeaketa onaren irizpidea betetzen dute, bereziki ekonomian eta eta efizientzian.

Ondorioa:


Azterketa dokumentala