Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2017ko urtarrilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
193

IRAGARKIA, 2016ko azaroaren 24koa, Garraio Azpiegituren zuzendariaren ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, 7.ª SS-1-181-94 matrikula duen ontzia enkaintzen da.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko, eta ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpen horren testu osoa eskuratu ahal izango da Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan (Lakua I, 7. Solairua, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Garraioetako sailburuordearen aurrean edo ebazpenaren erabakia hartu duenaren aurrean hilabeteko epean iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 24a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala