Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2017ko urtarrilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA
192

IRAGARKIA, 2016ko abenduaren 21ekoa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, EB3-18/16-VP zehapen-prozedurari buruzko ebazpena jakinaraztekoa.

Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesduna Gipuzkoako Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan (Andia 13, 5 - 20004 Donostia) agertu daiteke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko; eta, iragarkia BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epea izango du Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dezan argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2016ko abenduaren 21a.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MARIO YOLDI DOMINGUEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala