Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2017ko urtarrilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
191

EDIKTUA, 2016ko abenduaren 13koa, Arabako Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zer dokumentazio eskatzen den Izatezko Bikoteen Erregistroko espedienteetan.

Ondoren adierazitako pertsonei berariaz jakinarazi nahi izan zaie zer dokumentazio eskatzen zaien; baina, arrazoiak arrazoi, ezin izan da.

Hortaz, argitara ematen da ediktu hau, interesdun oro jakitun izan dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan; betiere, bat etorriz ondoko arauetan ezarritakoarekin: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua, zehazki, Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak emandako idazketa duena, eta arlo honetan aplikatzekoak diren gainerako xedapenak.

Honako honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie ezen, 10 eguneko epean, nork bere espedientean adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko duela, iragarkia hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (Eusko Jaurlaritza, Arabako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritza, Félix María Samaniego kalea 2-2, 01008 Vitoria-Gasteiz).

Halaber, jakinarazten da zerrendako errekerimenduen testu osoa hemen dagoela eskuragarri: Eusko Jaurlaritza, Arabako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritza, Félix María Samaniego kalea 2-2, 01008 Vitoria-Gasteiz.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 13a.

Arabako Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako lurralde-ordezkaria,

ÁLVARO IRADIER ROSA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala