Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2017ko urtarrilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
188

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Euskal Trenbide Sareko 3. lineako geltokiak garbitzeko zerbitzuaren lizitazioa iragartzeko.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Euskal Trenbide Sareko 3. lineako geltokiak garbitzeko zerbitzua.

c) Burutzapen/entrega tokia: Bizkaiko Lurralde Historikoa.

d) Burutzapen/entrega epea: hogeita hiru (23) hilabete.

e) Luzapenak: bai. Kontratu hau beste urtebeteko epean luzatu ahal izango da, bi aldeen arteko akordioaren bitartez.

f) Loterik: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena zenbait esleipen-irizpideren arabera. Irizpide objektiboak: proposamen ekonomikoaren balorazioa (balorazioa 0 eta 40 puntu bitartean) eta zerbitzuaren hobekuntza gehigarriak (balorazioa 0 eta 20 puntu bitartean). Irizpide subjektiboak: balorazio teknikoa (balorazioa 0 eta 40 puntu bitartean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.

4.– Kontratuaren aurrekontua: zortziehun eta hirurogeita bi mila hirurehun eta laurogeita bost euro (862.385,00), BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarearen webgunea. Esteka: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak).

f) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarbidea: Kontratazio Publikoa Euskadin izeneko web-orria. Esteka: http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu

(Ibilbide honi jarraituz: Kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Testu librea: P20015845).

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2017eko otsailaren 16ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Aldaketarik onartzen al den: bai.

9.– Bestelako informazioa: baldintza partikularren plegua emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2017ko urtarrilaren 2a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala