Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2017ko urtarrilaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

MONDRAGÓN UNIBERTSITATEA
181

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 9koa, Mondragon Unibertsitatearena, MBA–Enpresa Zuzendaritzako unibertsitate-masterraren ikasketa-plana argitaratzeko dena.

Ikasketa-planak Unibertsitateen Kontseiluaren egiaztapena lortu duenez, aurretik Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziak aldeko txostena emanda, Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena eskuratuta, eta Ministro-kontseiluak 2016ko urtarrilaren 29an hartutako erabakiaren bidez tituluaren izaera ofiziala finkatuta dagoenez (2016ko otsailaren 19ko BOE, Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiaren 2016ko otsailaren 3ko ebazpena), errektoretza honek, Unibertsitateen 6/2001 Lege Organikoaren 35. artikuluarekin bat, 4/2007 Lege Organikoaren idazketaren arabera, Mondragon Unibertsitatearen MBA–Enpresa Zuzendaritzako unibertsitate-masterraren tituluaren ikasketa-plana argitaratzea ebatzi du.

Ebazpen honen eranskinean jasota dagoen moduan geldituko da egituratuta aipatutako ikasketa-plana.

Arrasate, 2016ko abenduaren 9a.

Errektorea,

VICENTE ATXA URIBE.

ERANSKINA

Enpresa Zuzendaritzako unibertsitate-masterra – MBA

Ikasketen ezaugarri orokorrak:

ECTS kopurua 60 ECTS

Iraupena: urte bat

ECTS banaketa:

Derrigorrezkoak 30 ECTS

Hautazkoak 20 ECTS

Master amaierako ana 10 ECTS

Espezialitateak:

● Enpresen zuzendaritzako espezialitatea

● Enpresa-kudeaketa aurreratuaren ikerkuntzako espezialitatea

Espezialitatea
(Ikus .PDF)

Ikasketa-plana:

0. Modulua: Markoa eta Oinarri Orokorrak
(Ikus .PDF)

Oharra.–

Master hau egin nahi duten ikasle egresatuek ezarri diren prestakuntzaren osagarriak burutu beharko dituzte, osorik edo partzialki. Hau erabakitzeko, kontuan hartuko da jatorrizko titulazioa eta honek eskaintzen duen prestakuntza. Begiratuko da, honek ze erlazio duen masterraren ikasketen egiturarekin. Horretaz gain, ikasle egresatuek aukera dute aurreko oinarrizko ezagutzak dituztela frogatzeko, npresen kudeaketan eta zuzendaritzan.

I. Modulua: Baliabideen Sorrera eta Kudeaketa
(Ikus .PDF)

II. Modulua: Liderra Erakundeetan
(Ikus .PDF)

III. Enpresa Garapen Jasangarria
(Ikus .PDF)

IV. Modulua: Prestakuntza Ikerketan
(Ikus .PDF)

IV. Modulua: Enpresetako Praktikak
(Ikus .PDF)

V. Modulua: Amaierako Lana
(Ikus .PDF)

PO.– Prestakuntzaren osagarriak DE.– Derrigorrezkoa HA.– Hautazkoa MAL Master amaierako lana.


Azterketa dokumentala