Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2017ko urtarrilaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
147

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 546/2016 judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala – Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 546/2016 judizio monitorioa.

Alderdi demandatzailea: Oscar De La Fuente Junquera.

Alderdi demandatua: Felix Ramon Rodriguez Moreno.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat ematen da Oscar De La Fuente Junquerak eskatuta Felix Ramon Rodriguez Morenoren aurka abiarazitako prozesu monitorioa, 108.180,46 euro erreklamatzekoa.

2.– Oscar De La Fuente Junquerari helaraz bekio, hala behar bada, betearazpena abiarazteko eska dezan, eta ohartaraz bekio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea nahitaezkoa izango dela, baldin eta eskatutako zenbatekoa 2.000 eurotik gorakoa bada.

Epaileari jakinarazten diot ebazpen hau.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, bertan, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454 bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZL, 454 bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0010 0000 08 0546 16). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala dekretatzen eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, 419/2016 jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 18a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala