8. zk., 2017ko urtarrilaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
143
EDIKTUA, adostasun bako dibortzioaren gainean bideratutako 245/2016 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: 245/2016 adostasunik bako dibortzioa.
Alderdi demandatzailea: Angela Julieth Morales Giraldo.
Alderdi demandatua: Adrian Felipe Capote Espinosa.
Gaia: dibortzioa.
Judizio horretan ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:
Nik, Enrique Sierra Martinezek, Bilboko Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik:
Jakinarazten dut: epaitegi honetan, dibortzioari buruzko 245/16-O prozedura izapidetan dela, zeinaren autoetan ebazpena eman baita, 2016ko azaroaren 25ean. Interesdunak eskura du ebazpenaren kopia bulego judizial honetan.
Demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko azaroaren 25a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.