Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2017ko urtarrilaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
138

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 26koa, Trafikoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean irudiak hartu eta erreproduzitzeko zinemometroak eta tresna osagarriak instalatu eta erabiltzeko baimena ematen duena, trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplinarako.

Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean gertatzen diren trafiko-istripuen % 90ean azaltzen den faktore eragileetako bat gehiegizko abiadura da. Hori dela eta, bide-zati batzuetan bide-segurtasunaren zaintza areagotzea beharrezkoa da.

Trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplina helburu, irudiak hartzen eta erreproduzitzen dituzten zinemometroak eta beste tresna osagarri batzuk erabiltzearen eta instalatzearen xedea da gidariek bide-sareko bide-zati bakoitzean ezarritako abiadura-muga errespeta dezaten lortzea.

Azken batean, erabaki honen asmoa da bide-segurtasuna hobeto bermatzea eta zirkulazioa arintzea. Zinemometroen eraginkortasuna ikusita helburu horiek lortzeko, bidezkotzat jo da istripu-tasa handitu den bide-zatietan aparailu horiek instalatzea.

Adierazitakoari jarrikiz, eta, alde batetik, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimena eman eta haien erabileraren erregimena (abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoan araututa) garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren 3. xedapen gehigarriak ezarritakoaren arabera; eta, bestetik, Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko 194/2013 Dekretuaren (apirilaren 9koa) 16. artikuluak, lehen xedapen gehigarriaren 1 b) atalean ezarritakoarekin lotuta, Trafiko Zuzendaritzari ematen dizkion eskumenak erabiliz, hauxe:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean adierazten diren bide eta kilometro-puntuetan zinemometroak eta beste tresna osagarri batzuk sartzeko 2 kabina instalatzeko eta erabiltzeko baimena ematea, trafikoaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplinarako irudiak hartzeko eta erreproduzitzeko.

Bigarrena.– Abiadura kontrolatuko deneko bide-zatietan herritarrei seinale informatiboen bidez ohartaraziko zaie zinemometroak badirela.

Hirugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak arau-hauste horiek tramitatzeko eta ebazteko eskumena duten organoetara helaraziko dira, dagokien zehapen-prozedura tramitatu eta ebatzi dadin. Grabazioetan jasotako ekintzetatik ez-zilegi penalen bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazio horiek eskumena duen agintaritza judizialera bidaliko dira.

Laugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, Trafiko Zuzendaritzarena den «zehapenak» fitxategian sartuko dira, izapidetuak izateko. Hortaz, datuetara sartzeko eta datuak zuzentzeko, ezerezteko edo haien aurka egiteko eskubideak, Trafiko Zuzendaritzaren aurrean baliatu ahal izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 26a.

Trafikoko zuzendaria,

GARBIÑE SÁEZ MOLINUEVO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala