Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2017ko urtarrilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
106

IRAGARKIA, 42/2016 prozedura laburtuari dagokion administrazioarekiko auzi-errekurtsoan hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Juan Carlos Fernández Romero jaunak prozedura laburtuaren bidez 42/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegiaren Administrazioarekiko Auzien ZULUPean, Ofiziala kategorian, Gidariaren lanpostu funtzionalean, 2011 EPEtik eratorritako aldi baterako kontratazio-zerrenden irekiera-prozesuaren akatsak zuzentzeko eskabidea administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi izanaren aurka jarritako gorako errekurtsoa administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi izanaren kontra.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu edo pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoa betez.

Jakinarazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 13a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala