Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2017ko urtarrilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
100

IRAGARKIA, ibilgailuen bizitza baliagarria amaitutakoan ibilgailuok besterendu, baztertu eta deuseztatzeko administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: X-001/2016).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: X-001/2016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: hornidura.

b) Deskribapena: ibilgailuak, bizitza baliagarria amaitutakoan, besterendu, baztertu eta deuseztatzea.

c) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: 2016ko irailaren 21eko EHAA, 180. zk.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko tasa:

– 100 euro unitateko; unitatea: «automobil-furgoneta erretiratua eta bestelako ibilgailuak».

– 15 euro unitateko; unitatea «motozikleta erretiratua eta bestelako ibilgailuak» multzokoa bada.

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2016ko azaroaren 23a.

b) Gauzatze-eguna: 2016ko azaroaren 29a.

c) Kontratista: Recuperaciones Valdizarbe, S.L.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa:

– 385 euro unitateko; unitatea «automobil-furgoneta erretiratua eta bestelako ibilgailuak».

– 17 euro unitateko; unitatea «motozikleta erretiratua eta bestelako ibilgailuak» multzokoa bada.

Erandio, 2016ko abenduaren 15a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala