Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2017ko urtarrilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGUKO ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
99

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, hau kontratatzeko: zenbait komunikabidetan publizitate-espazioen kontratazioa (Espedientea: LAN/A-10/2017).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu nagusiak, Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.

c) Espediente-zenbakia: LAN/A-10/2017.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 2017ko martxoaren 15etik edo kontratua formalizatzen denetik (2017ko martxoaren 15a baino geroago formalizatzen bada) 2017ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: eskaintza ekonomikoa, 86 puntu. Orotara, 86 puntu.

– Ebaluatzeko beste zenbait irizpide edo balio-judizio: lan-plangintza eta jarraipena, 5 puntu; beste komunikabide batzuetako publizitate-espazioen eskaintzaren arloko hobekuntzak, 5 puntu; beste komunikabide batzuetako publizitate-espazioen doako eskaintzen arloko hobekuntzak, 4 puntu. Orotara, 14 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: berrogeita hemeretzi mila eta bostehun (59.500) euro + hamabi mila laurehun eta laurogeita hamabost (12.495) euro BEZarenak. Guztira, hirurogeita hamaika mila bederatziehun eta laurogeita hamabost (71.995) euro, BEZa barne.

5.– Behin-behineko bermea: ez da behar.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.

b) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.

d) Telefonoa: 945 18 14 03.

e) Posta elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.eus

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko urtarrilaren 30a.

7.– Kontratistak berariaz bete beharreko baldintzak.

a) Sailkapena:

773/2015 Errege Dekretuaren aurreko arauketaren arabera emandako sailkapena egiaztatu behar du lizitatzaileak edo hautagaiak:

T taldea; 1. azpitaldea; a kategoria.

773/2015 Errege Dekretuaren arabera emandako sailkapena egiaztatu behar du lizitatzaileak edo hautagaiak:

T taldea; 1. azpitaldea; 1. kategoria.

Ekonomia- eta finantza-kaudimenaren eta gaitasun tekniko eta profesionalaren ordezkoak egiten ditu sailkapen bietariko bat aurkezteak, hala baitago ezarria administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29.2.3 klausulan.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

Ekonomia- eta finantza-kaudimena: gutxienez 107.100 euroko (BEZik gabe) negozio-bolumena izan izana, hiru urte hauetako negozio-bolumen handieneko urteari dagokionez: 2013, 2014 eta 2015.

Gaitasun teknikoa eta profesionala: kontratuko mota edo izaera bereko lanetarako kontratuetan, urteko zenbateko metatua 49.980 eurokoa (BEZik gabe) edo hortiko gorakoa izan izana 2011., 2012., 2013., 2014. eta 2015. urteetako exekuzio handieneko urtean.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko urtarrilaren 20a, 11:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen agirian eta oinarri teknikoen agirian zehaztutako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Kontratazio Mahaia.

2) Helbidea: Jose Atxotegi 1, 2. solairua.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea (non eta ez den atzeratzen Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik).

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.

4) Eguna: 2017ko otsailaren 7a.

5) Ordua: 11:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu nagusiak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Zaldiaran aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.

4) Eguna: 2017ko otsailaren 16a.

5) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan zehazten direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez dagokio.

13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren interneteko helbidea eta deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko atari informatikoa edo web-orria: www.lanbide.net

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 28a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala