Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2017ko urtarrilaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
90

AGINDUA, 2016ko abenduaren 20koa, Segurtasuneko sailburuarena, Alicia Epelde Murguia andrea Segurtasun Saileko behin-behineko lanpostu batetik kentzea xedatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96.2 artikuluetan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut.

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Alicia Epelde Murguia andrea Segurtasun Saileko Kalitatea kudeatzeko prozesuak ezartzeko aholkulariaren kargutik (5283 kodea, 1 dotazioa) kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2016ko abenduaren 26tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta beraz, beraren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 20a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.


Azterketa dokumentala