Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2017ko urtarrilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ALOKABIDE SA
88

IRAGARKIA, Alokabiderentzat aseguru pribatuak egiteko zerbitzuak kontratatzeko lizitazioarena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: «Alokabide, SAU» Sozietate Publikoa (Alokabide).

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Sail Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia: 107/2016/C14/Aseguruak.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena:

Alokabiderentzat aseguramendu pribatuko zerbitzuen kontratua.

A) Bizigune Programari dagozkion etxebizitza, lokal, trasteleku eta garajeen Arrisku Anitzeko Asegurua (Erantzukizun Zibila barne).

B) Alokabidek, bere jabetzakoak izan ala ez, kudeatzen dituen eraikin, etxebizitza, lokal, trasteleku eta garajeen Arrisku Anitzeko Asegurua (Erantzukizun Zibila barne).

C) Alokabideren Erantzukizun Zibileko Asegurua.

D) Alokabideren Erantzukizun Zibil Profesionalerako Asegurua.

E) Etxebizitza Asegurua, mota: «Pisu Partekatua».

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2 urte + 2 urteko luzapena.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Eskaintzak ezin dira honako kopurua baino altuagoak izan: urtean 920.842,00 euro, BEZik gabe.

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 88. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, zerbitzua burutzera zuzenduta dagoen zenbatekoa, gehienezko kontratazio eperako –luzapen posibleak barne–, 4.051.704,00 eurokoa (BEZik gabe) izango dela kalkula daiteke. Kopuru hori prozedura publiko egiteko eta lizitatzaile posibleei informazioa eskaintzeko helburuarekin bakarrik azaltzen da eta horrek ez du inolaz ere gastu-konpromisorik eragingo Alokabiderentzat.

5.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: «Alokabide, SAU» Sozietate Publikoa (Alokabide) edo web orrian.

b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2017ko urtarrilak 23, astelehena.

6.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da beharrezkoa.

b) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako fidagarritasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

7.– Esleitzeko irizpideak:

1) Eskaintza ekonomikoa (50 puntu).

2) Eskaintza teknikoa (50 puntu).

a) Hobekuntzak estalduretan (25 puntu):

● Arriskuen estaldurak handitu eta lizitatu beharreko aseguru kontratuetan bazterketak murriztu (esaterako: okupei dagokien estaldura handitzea, kaleratze prozesuan dauden maizter ohiek eragindako kalte basatiak, izotzak sortutako kalteak ordaintzea, eraikinaren asistentzia, etab) (7 puntu).

● Kalte-ordain mugak agirian ezarritakoak baino handiagoak (kalte estetikoak, ekintza basatiak, RC mugak eta azpi-mugak) (5 puntu).

● Ezbehar-tasaren araberako irabazietan parte-hartzea (kontratua indarrean dagoen lehenengo urtetik ezartzen dena) (5 puntu).

● Frankizien murrizketa, erantzukizun zibila, ekintza basatia (1,5 puntu).

● Hutsik dauden etxebizitzak betetzeko epea handitzea (6 puntu).

● Ordaintzeko epea murriztea (0,5 puntu).

b) Aseguru-konpainiak Alokabideren esku jartzen duen lanaren antolakuntza eta metodologia, ezbeharrak izapidetzeko (25 puntu).

● Call centerrarentzako formazio jardunaldiak, estaldurak eta ezbeharrak kudeatzeari dagokionez (5 puntu).

● Ezbeharrak izapidetzeko segurtasun eskuliburuak eta protokoloa egitea (aurkeztutako salaketa ezabatzeko aukera baloratuko da ekintza basatien ezbeharretan) (5 puntu).

● Alokabideren eta jabeen esku egongo den ezbehar taldea eta perituen txostenak igortzea (10 puntu).

● Online izapidetzea edo izapidetze pertsonalizatua, Alokabidek aukeratzen duena (5 puntu).

8.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko urtarrilak 30. Ordua: 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan aurreikusitako dokumentazioarekin.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako atea 1-A (2. solairua) edo www.euskadi.net, edo bertan jasotako berariazko edukiari zuzenean sartuz, www.contratacion.info webgunearen bidez. www.contratacion.euskadi.eus

Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 3 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: «Alokabide, SAU» Sozietate Publikoa (Alokabide).

b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Data: 2017ko otsailak 15.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2016ko abenduak 19.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo orriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orrialdea: www.alokabide.eus edo http://www.alokabide.euskadi.eus/perfil-contratante/

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 27a.

Alokabideko zuzendari nagusia,

PATRICIA AINHOA VAL HEVIA.


Azterketa dokumentala