Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

5. zk., 2017ko urtarrilaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA AZPIEGITURA SAILA
75

EBAZPENA, 2016ko abenduaren 7koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, linea elektriko bat onura publikokoa dela deklaratzeko dena. Helburua da zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzea, honako inguru honetan: Alonsotegi-Ortuella 1 eta 2, 132 kV-ko linea elektrikoa, Bilboko, Alonsotegiko, Barakaldoko, Trapagarangoko eta Ortuellako udal-mugartean.

ERREF.: L-1655 GHC/TLE

ESP.: 48-AT-I-2016-09

AURREKARIAK

1.– 2016ko maiatzaren 18an, Iberdrola Distribución Electrica SAU enpresak, Erandioko Axpeko Erribera 5 zk.an helbideratua, eskatu zuen gorago zehaztutako linea onura publikokoa deklaratzea, linea horren zortasuna handitzearen eraginpeko ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzearen ondorioz. Halaber, enpresak dokumentazio egokia aurkeztu zuen Energia eta Meategietako zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betearazteko xedez, haren bidez xedatzen baitira zuhaiztietatik igarotzen diren tentsio handiko lineetarako berariazko betekizunak.

2.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) xedatutako ondorioetarako, aipatutako eskaera jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2016ko ekainaren 9ko BAOn, 2016ko ekainaren 17ko EHAAn eta 2016ko ekainaren 16ko El Correo egunkarian. Harekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.

3.– 2016ko ekainaren 6an, Bilboko, Alonsotegiko, Barakaldoko, Trapagarangoko eta Ortuellako udalei, ofizioa bidali zitzaien aipatutako jarduketaren iragarkia udaletxeko Iragarki-oholean jar zezaten; Alonsotegiko udalaren kasuan 2016ko irailaren 22an baieztatu zen.

4.– Jendaurrean jartzeko epean ez da partikularren alegaziorik edo kexarik jaso.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Espedientean, xedapen hauetan ezarritako arauzko izapideak bete dira: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; energia elektrikoko instalazioen garraiorako, banaketarako, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legea; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua; eta goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko betekizunak xedatzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena (2011-05-31ko EHAA)

2.– Aipatutako Sektore Elektrikoari buruzko 24/2013 Legearen 54. artikuluak energia-banaketarako instalazioen onura publikoa deklaratzen du, nahitaezko desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen xedeetarako, baita dagokion bide-zorraren ezarpena eta jarduketa ere, legearen 56. artikuluan, eta nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan, aipatutako berehalako okupazio beharrari buruzko adierazpena inplizituki daramalarik.

3.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan (2013-04-24ko EHAA) emandako eskumena baliatuta, (dekretu hori indarrean dago, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta horien eginkizunak eta jardute-arloak finkatzeari buruzko lehendakariaren azaroaren 24ko 24/2016 Dekretuaren xedapen iragankorrarekin bat etorriz), honako hau

EBAZTEN DU:

Berariaz deklaratzea onura publikokoa dela «Alonsotegi-Ortuella 1 eta 2 zto.» izendatutako linea elektrikoaren inguruko eremua, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko, honako zati honetan:

ST Basauri-ST Ortuella aireko tartea: 9820 m, zirkuitu bikoitzeko eta aluminio-altzairuzko eroale isolatukoa (LA-280 eta LA-380), 281 mm2 eta 381 mm2ko sekziokoak.

ST Retuertoko deribazioa: 358 m.

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazio honek berekin dakar eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta haien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita; hori guztia Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkiadeari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 7a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala