Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

4. zk., 2017ko urtarrilaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
74

IRAGARKIA, eraikuntza obraren gauzatze kontratuei dagokion lizitazioarena (Lizitazio elektronikorako prestatutako espedientea).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Sail Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia: 109/2016/C01/B-95_B-90.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Xedearen deskribapena:

1. lotea:

Ortuellako Peñotako 3. lursailean, SR-2, 36+48 etxebizitza sozial, eranskinak eta atxikitako urbanizazioa eraikitzeko obren egikaritzea.

2. lotea:

Bilbon, Santiago, Santa Ana eta Krug AOR 24 delakoan 78 etxebizitza, eranskinak eta atxikitako urbanizazioa eraikitzeko obren egikaritzea.

b) Loteen araberako banaketa: bai.

c) Egikaritzeko tokia: Bizkaia.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna:

1. lotea: 24 hilabete.

2. lotea: 36 hilabete.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: eskaintzek ezingo dute adierazi den zenbateko osoa gainditu.

1. lotea:

Aurrekontu-mota: 7.475.975,62 euro, BEZik gabe.

2. lotea:

Aurrekontu-mota: 8.786.342,26 euro, BEZik gabe.

1. lotea:

Kontratuaren aurreikusitako balioa: 8.223.573,18 euro, BEZik gabe.

2. lotea:

Kontratuaren aurreikusitako balioa: 9.664.976,49 euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da aplikagarria.

Behin betiko bermea: kontratuaren aurrekontu osoaren % 2, BEZik gabe eta kontratu osoaren aurrekontuaren % 3, BEZik gabe.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa) edo www.visesa.eus webgunean.

b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2017ko urtarrilaren 30a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da aplikagarria.

b) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako fidagarritasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

Kaudimen ekonomikoa. Eskatutako kaudimen ekonomikoa egiaztatze aldera, administrazio klausulen agirian ezarritakoari jarraitu beharko zaio.

8.– Esleitzeko irizpideak.

1) Eskaintza ekonomikoa (63).

2) Eskaintza ekonomikoaren balorazio xehatua (10).

3) Planning eta dokumentazioaren koherentziaren azterketa (05).

4) Eskainitako bermeei lotutako hobekuntzak (10).

5) Iraunkortasunari lotutako hobekuntzak (08).

6) Salmenta osteko zerbitzuari lotutako hobekuntzak (04).

9.– Partaidetza eskaintzen edo eskaeren aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko otsailaren 6a. Ordua: 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan aurreikusitako dokumentazioarekin.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako atea 1-A (2. solairua) edo www.euskadi.net, edo bertan jasotako berariazko edukiari zuzenean sartuz, www.contratacion.info webgunearen bidez. www.contratacion.euskadi.eus

Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 6 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

d) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Data: 2017ko otsailaren 28a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2016ko abenduaren 27a.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo orriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orrialdea: www.visesa.eus edo http://www.visesa.eus/listado_concursos.asp

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 26a.

VISESAko zuzendari nagusia,

MARCOS MURO NÁJERA.


Azterketa dokumentala